Skip to main content
EN
First Team

Takashi Inui: Txikia nintzenetik egin dut espainiako Ligan jokatzearekin amets

Gaur izan da aurkeztua Ipuruan Takashi Inui, datozen hiru denboraldietan SD Eibarren taldekide berria izango dena. "Txikia nintzenetik egin dut espainiako Ligan jokatzearekin amets".

Gaur Ipuruan, etorri berri den jokalariari egindako aurkezpenean, "aspalditik nuen espainiar ligan jokatzeko gogoa, eta horixe izan da hona ekarri nauen arrazoietako bat", aipatu du Takashik.

Gaur goizean Mendilibarren esanetara entrenatu da, eta taldean antzeman duen kalitatea goraipatu du. "Oso onak direla ikusi dut eta konpetentzia hori beharrezkoa dut nire postuagatik borrokatzeko".

"Debuta edozein momentutan egiteko prest nago, baina entrenatzailearen esku dago hori".

"Partida bakoitzaz gozatzea da nire asmoa, guztiak dira garrantzitsuak baina Real Madrid edo Barcelona bezalako taldeen aurka jokatzeko gogoa dut". Bestalde, "gaztelera ikasten gogor saiatzeko asmoa dut, lehen bait lehen ikasi ahal izateko". Gaur, pare bat esaldi egin ditu gazteleraz zein euskaraz.

SD EIbarren presidentea den Alex Aranzabalek, bitxikeria gisa Takashi Eibarrek izan duen lehen jokalari asiarra dela aipatu zuen, eta Kirol Zuzendaritzak aspalditik nahi zuen jokalari bat dela.

"Kriterio garrantzitsuena kiorl arlokoa da beti, hala ere, klubaren kudeaketa on bat egitea da gure xedea, zelaitik kanpoko faktoreak kontutan hartuz. Eibar mundura zabaltzea gauza garrantzitsua da". Eibarrek 300.000 euro ordaindu dizkio Eintracht Frankfurti jokalariaren truke.

Inuk 20 txandatan jokatu du Japongo selekzioarekin eta jokalari "azkarra, zalua, baloia ondo erabiltzen dakiena eta intentsoa da, eta defentsan lan handia egiten du".

Bestalde, SD Eibarren Kirol Zuzendaria den Fran Garagarzaren hitzetan, "Inuik lau denboraldi daramatza Alemanian eta erritmo europearra menperatzen du jada".

"Adostasun batera iristea zaila izan da, eta luze iraun du", bestalde, "jokalaria ezker hegalean aritzen da ondoen". Astelehenera arte, noiz fitxaketak egiteko epea amaitzen den, "taldea irekita dago".