Skip to main content
EN
Foundation

SD EIBAR-ek Eibar Munduan erakusketa jarri du martxan, zaletuei eskainia, Klubaren 75. Urteurrenean

Datorren ostegunean, urriak 1, Arrate Kultur Elkartearen Topaleku aretoan "Eibar Munduan" erakusketa zabalduko da, non Eibarren zaletuek bost kontinenteetatik bidali dizkiguten ehun argazkitik gora ikus ahal izango diren.

2015. urtean zehar, 75. Urteurrenaren harira, hainbat ospakizun ekitaldi burutu ditu SD Eibarrek, hala nola, Portalean egindako atzera begirako erakusketa, Glasgowko Celtic FC-ren aurkako partida, kaleen izen aldaketak edo Euskadiko Itzulian parte hartzea.

"Eibar Munduan" erakusketa, 75. Urteurrenaren ekitaldia dena, taldearen zaletuei eskainia dago. 2013. urte amaieran lehiaketa bat jarri zen martxan, munduan zehar bidaiatzen duten eibarzaleek euren bidaietako argazkiak bidal zitzaten, non euren eibarrekiko zaletasuna erakutsiko zuen zerbait agertuko zen. Ia bi urte geroago, Klubak, bere Fundazioaren bitartez, erakusketa bat zabalduko du, non denbora honetan zehar parte hartu duten 300 pertsonek bidali dizkiguten argazkirik onenak erakutsiko diren.

Arrate Kultur Elkartearen Topaleku aretoan jazoko da erakusketa, urriaren 1-11 bitartean, 10:00-21:00 ordutegian.

Erakusketa etortzen den pertsona orok, bere bozka emateko aukera izango du, hiru argazki onenak aukeratuz. Erabakia hartzerako orduan, epaimahaiak -75. Urteurreneko komisioak osatua-, kontutan izango ditu bozka hauek. Bost sari banatuko dira erakusketan parte hartu duten argazki onenen artean, horien artean, Ligako partida bat Presidentetza Palkoan ikusteko ohorezko gonbidapenak, bisita gidatua Ipuruan, Lehen Taldeak sinaturiko elastikoak, etab.

Euskaditik kanpo bizi diren zaletuek, erakusketa online ikusteko aukera izango dute Klubaren Flickr orrialde ofizialean, eta baita euren bozka email bidez ematekoa ere (3, 2 eta 1 puntu euren argazki kuttunenei), ondorengo helbidean: 1940-2015@sdeibar.com

Datozen asteetan, Klubak 75. Urteurreneko gainontzeko ekitaldiak argitaratuko ditu.