Skip to main content
ES
Club

SD Eibarrek Euskaraldiarekin bat egiten du

Eibarren eta Athleticen arteko neurketan talde biek argazkia aterako dute ekimena bultzatu asmoz

Euskaraldia hainbat entitatek euskara gehiago erabiltzeko abian jarritako ekimena da: azaroaren 23tik abenduaren 3ra, 11 egunez, euskaraz hitz egiten edo ulertzen dugun guztion artean egin dezagun euskaraz. Izan ere, Euskal Herri osoan eta elkarrekin arituta, gure egunerokoan eragin genezake.

Euskaraldiak roll bi bereizi ditu: Ahobizi eta Belarriprest, eta SD Eibarren biak izango ditugu.

Euskaraldiari bultzada emateko, Eibar eta Athletic Cluben arteko neurketan talde biak ekimena plazaratzeko pankarta batekin argazkia aterako dute, eta markagailuan zein bozgorailutik informazioa emango da.

Euskaraldiari gehiago jakin nahi?