Skip to main content
ES
Club

"Ezina eginez", la canción del Eibar y Sutagar, en exclusiva

"Ezina eginez", la canción que han creado SD Eibar, a través de SD Eibar Fundazioa, y el grupo eibarrés Sutagar, ya en exclusiva

LETRA

Zaletasunaz harago denok gaude batuago,

ukabilek bat eginik ilargitik gertuago.

Dugun senari jarraituz, ametsak egi bihurtuz…

gure bidean ekinez…. eginez…

Munduan ezagunak dira eibartarrak…armaginak,

bihotzak pizten dituzten kolore gorri urdinak.

Xumetasuna hedatuz, aurkariak maiteminduz…

bere bidean ekinez….ezina eginez…

 

Eibar, Eibar gure ametsetan

Eibar, Eibar eztarrietan

Eibar,Eibar dugula zainetan

Eibar, Eibar gure bihotzian

 

Urteek jaso dituzte gorakada eta gainbeherak,

historia idatziko duten makina bat gertaera.

Haur, nagusi eta gazte, betirako jarraitzaile…

Zuen bidean ekinez…ezina eginez…

 

Eibar, Eibar gure ametsetan

Eibar, Eibar eztarrietan

Eibar,Eibar dugula zainetan

Eibar, Eibar gure bihotzian

 

Gure herriko auzo batean

zegoen mendi magalean

futbol zelai bat eraki zuten

gerrako hondakinen gainean.

Alai, jator eta miresgarri,

beti garaipenaren egarri

Ozen…garraxi egin Ipurua!!

 

Eibar, Eibar gure ametsetan

Eibar, Eibar eztarrietan

Eibar,Eibar dugula zainetan

Eibar, Eibar gure bihotzian

beti bihotzian!