|
Eibar Kirol Elkartea 1940. urtean jaio zen, Deportivo Gallok eta Unión Deportiva Eibarresak bat egin zutenean. Hasieran Eibar Futbol Kluba izena hartu bazuen ere, gero Eibar Kirol Elkartea deitu zen. Lehen Zuzendaritza Batzordeko presidentea Juan Artamendi izan zen. Eibar KE noizbehinka jokatzen hasi zen, eta horrek zaildu egiten zuen bere jarraipena. 1941. urtean Zaletuen Txapelketako final-erdia jokatu zuen Alavesen kontra.
|
|
Gehiago irakurri...
|
|
Ipuruako zelaia betidanik egon da lotuta Eibar KEaren historiari; bertan egindako obrak eta handitze lanak talde gorri-urdinaren kirol ibilbidearen islada izan dira. Ipurua 1947. urteko irailaren 14an inauguratu zen, eta ordudanik, asko aldatu da. Eibarren sorrera datak eta zelaiaren hasierako funtzionamendu datak ez datoz bat. Eibarko futbolaren kronologian hainbat zelai egon dira, behin betikoa eraiki zen arte. |
|
Gehiago irakurri...
|
|
|
|
|
|