| Emakumezkoen Bigarren Maila |
| Astelehena, 2011(e)ko urtarrila(r)en 03-(e)an 00:00etan |
|
2. JARDUNALDIA (01/10/11) OIARTZUN K.E. 5 - S.D. EIBAR 0
Eibarren porrot berri bat ligako bigarren jardunaldian, oraingo hau Oiartzunen aurka. Erraztazun gehiegi goiko postuetan egon nahi duen aurkari on baten aurrean. Partidua, pasadan astean Unben jokatutakoaren oso antzekoa izan zen, bertan ere armaginak atsedenaldira 3-0ko emaitzarekin joan ziren. Gol bat ate propioan eta beste bi gol hamar minututan partidua erabaki zuten. Bigarren zatian zehar intentsitate gehiago egon zen eibartarren jokoan baina Oiartzunek abantaila argiarekin markagailuan ez zuen arazorik izan erasoak eusteko eta gainera bere abaintaila handitu zuen bi kornerren bitartez. Eibarren hurrengo partidua Berriotxoaren aurka izango da, datorren igandean 12:30etan Unben. GOLAK:
1-0 29. min. Gantxegi bere atean.
2-0 31. min. Patri tras area ertzetik.
3-0 39. min. Nahia jaurtiketa gurutzatuaz.
4-0 54. min. Olatz buruz korner baten irteeran.
5-0 67. min. Nerea gol marratik korner baten ondorioz.
OIARTZUN K.E.: Eider, Inexa, Patri (Nerea 62’), Olatz, Alazne, Titay (Malen 75’), Erika, Anne, Maitane (Oihana 45’), Ione y Nahia (Ane 45’).
S.D. EIBAR: Lara, Naiara, Alaitz, Andrea (Ainara 51’), Lorena, Gantxegi, Eneritz (Maider 51’), Irati, Elu, Igone e Irune.
S.D. EIBAR 0 – ABANTO CLUB 4
Ez da hasi hanka zuzenarekin Eibar Bigarren Mailan. Egia esanda, Abanto joan zen denboraldian txapelduna izan zen, mailako talderik indartsuenetarikoa da, eibartarren lau minutu kaskar nahikoak izan ziren markagailua erabakita uzteko. Partidua hasi zen bi taldeen partetik kontu handiarekin eta nagusitasunik gabe. Lehenengo ordu erdian Eibarrek baloi jabetza handiagoa zeukan eta denbora horretan bere futbolik onena garatu zuen. Aukerak sortzen ziren baina bizkaitarren defentsa ziur batek bertan behera uzten zituen aukera hauek. 30. minutuan, iritsi zen Abantoren lehenengo gola, motzean aterata falta bat, eskumako bandatik sartu ziren eta diagonalean bidalitako erdiraketa bat defentsak ezin izan zuen urrundu eta Irantzuk buruz lortu zuen 0-1ekoa. Bi minutu beranduago beste akats batez baliatuz, Irantzuk, berriro ere, Lara azpitik gainditzea lortzen du. Gol honek talde armagina gehiago astoratzen du eta jarraian, 34. minutuan Nerea Perez, Eibarko jokalari ohiak, 0-3koa lortzen du, emaitza honekin bi taldeak atsedenaldira joan ziren. Abantok lortutako errentarekin, bigarren zatia soberan zegoen. Armaginen erasoak apalak izan ziren eta Abantok partidua kontrolpean izan zuen. 89. minutuan talde bizkaitarrak emaitza borobildu zuen Nerea Perezen bitartez, laugarren gola lortuta, bigarrena bere kontuan. Abantoren taldean, Eibarko bost jokalari ohi zeuden: Jessica, Iragarne, Nerea Perez, Maitalen eta Garazi. Eibarre hurrengo partidua urriaren 1ean 16:15etan Karla Lekuonan izango da Oiartzunen aurka.
S.D.EIBAR: Lara, Naiara, Alaitz, Lorena (Maider 45’), Gantxegi, Eneritz, Irati, Elu (Ainara 75’), Igone, Alana (Andrea 61’) e Irune.
ABANTO C.: Jessica, Nere, Alaitz, Arrate, Ziortza (Nahia 70’), Irantzu, Jennifer (Maider 56’), Garazi, Janire, Irati (Amaia 61’) y Maitalen (Arantza 78’).
|
| Azken eguneratzea hemen: Astelehena, 2012(e)ko maiatza(r)en 14-(e)an 19:24etan |


