Home
AZKEN ORDUA :
Emakumezkoen Kadetea
4. JARDUNALDIA (08/10/11)
 
S.D. EIBAR 1 – ALOÑA MENDI K.E. 1

Partidu entretenigarria kadete eibartarren eta Aloña Mendiren artean. Maria Calvo izan zen Eibarko golegilea. Talde armagina ondorengo jokalariak jarri zituen: Mirari Espinazo, Helene Oiarzabal, Ane Teruelo, Maialen Orte, María Calvo, Natalia Domínguez, Maitane Basterra, Jone Bengoa, Irune Jimenez, Nerea Unamuno y Cristina Arratibel. Bigarren zatian Maider Domínguez y Leire Gárate parte hartu zuten.


3. JARDUNALDIA (01/10/11)

ARIZMENDI K.E. 0 - S.D. EIBAR 5
 
Garaipen bortitza Emakumezkoen Kadetearen Arizmendiren aurka. Ainhoa Larruskainen bi gol, Maite Basterraren beste bi eta Jone Bengoaren gol batek balio izan zuten hiru puntuak eibarrera ekartzeko. Orain arte eibartarrak puntu guztiak lortu dituzte.
Eibarrek jokalari hauek zelairatu zituen: Mirari, Helene, Ane Teruelo, Maialen Orte (Maider), María, Ainhoa Larruskain, Maitane, Jone, Nerea, Leire y Natalia.

 


2. JARDUNALDIA  (25-09-11)
 

S.D. EIBAR 3 – MONDRAGÓN C.F. 2
 
Eibarko neska gazteak gogor jardun zuten 3-2ko garaipena lortzeko arrasatearren aurrean. Bero askoko arratsalde honetan, eibartarrak talde sendo baten aurrean aritu behar ziren, une estuetan jarri baizituzten. 17. minutuan Ainhoa Larruskainek area handiaren barruan jaurtiketa gogor batez aurreratu zituen armaginak. Nagusitasun hau zela medio, 25. minutuan Maria Calvok bi etsai atzean utziz erdiratu zuen eta Maitane Basterrak sareetara bidali zuen baloia 2-0 erdietzis. Minutu batzuk geroago kanpokoak markagailuan hurbildu ziren falta baten bitartez, eta 2-1arekin heldu zen atsedenaldia.
Bigarren zatia hasi eta gero arrasatearrak berdinketako gola lortu zuten eibarren area barruan sortutako nahaste baten ondorioz. Partidua berdinketan amaituko zela zirudien baina Irune Jimenezek baloia lapurtu zuen eta Ainhoa Larruskainin baloia eman eta gero honek azpitik sartu zuen gola Eibarri garaipena emanez.
 

Eibarren jokalari hauek jokatu zuten: Cristina, Natalia, Helene, Nerea, Maider, Ainhoa, Maitane, Laura, María, Jone e Irune. En la segunda parte, Natalia fue sustituida por Leire en el minuto 48.



1. JARDUNALDIA (18-09-11)
 

ILINTXA S.D. 2 – S.D. EIBAR, SAD 3
 
Denboraldiaren hasiera garaipenarekin.
 
Eibartar gazteak sakonean saiatu ziren 2011-12ko lehenengo garaipena lortzeko.

Etxeko taldea aurreratu zen markagailuan 17. minutuan 1-0ekoa lorturik, eibartar atzelarien akats baten ondorioz. Zati honen amaieran, legazpitarrak bere gol kontua handitu zuten 31. minutuan jokoz kanpo argi baten ondorioz, 2-0koarekin atsedenaldira heldu zen.
 

Ondoren, eibartarrak jokoaren eta baloiaren kontrola hartu zuten. Ondorioz, 47. minutuan Maitane Basterrak 2-1 lortu zuen, talde osoak parte hartu zuen jokaldi batean. Honen jarraian, Mirari Espinazok lortu zuen berdinketa 52. minutuan. Gol honek eibartarrak goraipatu zituen eta garaipenaren bila joan ziren. 67. minutuan Mirari Espinazo berriro ere, amaierako 2-3koa lortu zuen.
 
Eibarrek aurkeztutako alineazioa ondorengoa izan zen: Alejandra, Helene (Natalia), Ane, Maria, Leire (Nerea), Ainhoa, Maitane, Jone (Maialen), Mirari, Irune, Cristina .