Eibarko futbola betidanik izan da jokalari onen harrobia. 30. hamarkadan, Ciriaco Errasti, Roberto Echeverria, Pepe Muguerza eta Ramon Gabilondo nazioarteko jokalariak izan ziren, oraindik ere Eibar KE sortu ere ez zenean egin eta gainera, ia ez zegoen talde sendorik herrian, are gutxiago futbol zelairik.
1940. urtean Eibar KE sortu eta gero, 50. hamarkadatik aurrera hainbat jokalari eibartar irten ziren, gero, Espainiako hainbat taldetan jokatu zutenak. 60. hamarkadatik aurrera zaletuen artean oroitzapen gozoak sortarazi zituen jokalaria izan zen Jose Eulogio Garate; Espainiako futbolean mitoa bihurtu zen hogei bider izan zelako nazioarteko jokalari, Lehen Mailan pitxitxia 3 denboralditan eta Espainiako jokalaririk onenen artean txokoa egin zuelako.
 |
| Garate behean erdian. |
Garate Txantxa Zelaiko zelaietan hasi zen futbolean jokatzen. 18 urte besterik ez zituenean, 1963-64 denboraldian, Eibar KEaren lehen taldean debutatu zuen, eta hurrengo urtean ere bertan jokatu zuen. Bigarren Mailara igotzeko promozioetatik bi jokatu zituen, Tarragona eta Cadizen kontra, hain zuzen. Hurrengo denboraldian Atlético de Madrid taldera |