Foto1: 75-76 Denboraldia. Eibar-Michelin partidua..
Foto2: 1987-88 urteko argazkia
Eibar taldean urterik ilunenak 1976 eta 1979 artekoak izan ziren, Erregional Preferente mailan zegoenean. 75-76 denboraldian jaitsi zen maila horretara, eta bertan egon zen 3 urtetan, 1979. urtean Hirugarren Mailara igo zen arte.
1980-1986 urte bitartean Eibarrek bost promozio jokatu zituen, eta 85-86 denboraldian Bigarren B mailara igotzea lortu zuen play off-ean Coria del Rio eta Badajoz taldeei irabazi eta gero. Eibar KEk Juan Jose Arrieta bergararraren eskutik eskuratu zuen hain lorpen garrantzitsua.
Denboraldi horretatik aurrera Eibarrek urterik onenak biziko ditu. Bigarren B mailan urtebete egon eta gero (86-87 denboraldia), hurrengo urtean, 87-88 denboraldian, 30 urte pasa eta gero Bigarren A mailara igo zen, Alfonso Barasoain gernikarraren eskutik. Orduz geroztik Eibar taldea Bigarren A mailako talderik zaharrena da, 14 denboraldi baitaramatza bertan.