SDE / Armaginak / Argazkia taldearekin

Atera argazkia idolo armaginekin

SD Eibar Fundazioak, bazkide diren edo bazkideen seme-alaba diren 3 eta 12 urte bitarteko umeei, Ipurua futbol-zelaira sartu eta SD Eibarko jokalariekin batera argazkia ateratzeko aukera eskaintzen die.

Eskaerak web orrialdearen bidez egingo dira. Jasoko ditugun lehen 25 eskaerak izango dira argazkia atera ahal izango dutenak (abonatuak baino ez), gainontzekoak, datozen partidurako zerrendan sartuko dira.

Partidu egunean, hitzartutako toki eta orduan, jasotako egiaztapena paperean aurkeztu beharko da. Ondoren, Klubeko langileek futbol-zelaira eramango dituzte umeak. Hauek, gutxienez Klubaren kamiseta ofiziala eraman beharko dute soinean, eta arduradunek kanpoan itxaron beharko dute ekitaldia amaitu bitartean.

Behin argazkia aterata, umeak euren arduradunekin bueltatuko dira eta egun batzuen buruan, Klubak nahi duenari email bidez DOHAINIK bidaliko dizkio argazkiak.

* Ume bakarra onartuko da abunatu zenbaki batekin.

SDE / Argazkia Lehen Taldearekin

Se ha alcanzado el límite de registros para este formulario.

SDE / Agenda

20 MAI

18:30H · Wanda Metropolitano

Partidua

Jardunaldia38 Atlético de Madrid - SD Eibar

Agenda ikusi