GUTAKO BAT ZARA!

2018rako abonua berritzea inoiz baino errazagoa da orain. Interneten bitartez, era azkar eta erosoan egin dezakezu, Eibarren historiako denboraldirik onenaren bigarren itzuliaren minutu bat ere ez galtzeko, eta gainera % 35eko beherapena izango duzu Lehenengo Ekipazioaren elastikoa erosterakoan!

.

1. EPEA: BERRITZEA ONLINE

2017/12/22tik 2018/01/23ra.

.

ABONUA BERRITZEA

 

Zure abonua berritu eta era erraz eta seguruan ordaintzeko, sartu Klubaren web-orriaren NIRE KONTUA atalean. Horretarako zure abonatu zenbakia (lau zifra) eta PIN kodea erabili behar dituzu. Bertan gainera, zure datuak egunera ditzakezu, hala nola, helbidea, telefono zenbakia edo posta elektronikoa.

.

. 

Ez duzu zure PIN kodea ezagutzen? Bazkide bakoitzari mugikorrera mezu bat bidali diogu PIN kodearekin. Egiaztatu, eta mezua jaso ez baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan eta berriro bidaliko dizugu.

 943 201 831

  socios@sdeibar.com

 

Online berritzeak saria dakar! Online berritzen baduzu soilik, Lehenengo Ekipazioaren elastiko gorri-urdina erosteko % 35eko deskontu kupoia jasoko duzu Kupoi hori Klubaren web-gunearen gune pribatuaren NIRE KONTUA atalean trukatu ahal izango duzu.

. 

2. EPEA: KARGUA KONTUAN

2018/01/24tik 2018/01/29ra.

 

Abonua berritu ez duten abonatu guztiei kargua egingo zaie beren banku kontuan. 2018rako abonua berritu nahi ez baduzu, jar zaitez Klubarekin harremanetan urtarrilaren 23a baino lehen.

 

.

ZURE ABONUA FINANTZATU

Caixabank gure sustatzaile eta Banku Ofizialak zure abonuaren kuotak ordaintzeko laguntza eskaintzen dizu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu finantzaketa baldintzak hemen

Zure abonua 9 hilabetetan* interesik gabe.

ITN % 0, UTB % 8,9

.