Ipurua Tour

Ongi etorri IPURUARA! Ezagutu ezazu Europako Lehenengo Mailako liga bateko estadiorik txikiena: Historia eta sentipenez betetako 7.083 eserleku, La Ligako ingeles erako azken futbol zelaian, non norgehiagoka hunkigarriak jokalekutik hain hurbil bizitzen diren.

Ordu bat inguruko ibilaldian, lau tribunak, Museoa, VIP Palkoa eta Presidentetza-Palkoa, Prentsa-aretoa eta Lehen Taldeko jokalariek bazkaltzen duten Txoko mitikoa bisitatuko dituzu, besteak beste. Eta noski, aldageletan sartu, aulkian jesarri eta berdegunean argazki bat ateratzeko aukera izango duzu!

Informazio gehiagorako, edo bisitak kartara, enpresa-bisitak, VIP bisitak eta eskola edo erakundeentzako bisitak eskatzeko, jar zaitez gurekin harremanetan tour@sdeibar.com helbidean erreserba egiteko.

.

SARRERAK EROSI

.

TOURREAN BISITATZEKO LEKUAK (+/- Ordu 1)