SDE / 🎟 SARRERAK / Ohiko galderak

Ohiko galderak

 

1) Noiz eta nola eros ditzaket Eibar Kirol Elkarteko partiduetarako sarrerak?

·       Gure webgunearen bitartez eros ditzakezu zure sarrerak:        

        http://www.sdeibar.com/entradas

·       Edo Eibarko gure bulegoetan (Ipurua kalea, 2). Ordutegia: 9:00etatik 13:30etara eta 15.30tatik 19:00etara astelehenetik ostiralera (Ipuruan partidurik ez dagoen ostiraletan, 09:00tatik 13:00tara).

·       Eta estadioko txarteldegietan partidua hasi baino ordu eta erdi lehenago.

·       Sarrerak partidua baino 4 edo 7 egun lehenago jartzen dira salgai, nahiz eta aldaketa batzuk izan daitezken, webgunearen bitartez jakinaraziko direnak.

·       20 eta 90€ bitarteko prezioa dute aurkariaren eta zelaiko kokapearen arabera.

·       Elkarteak ez du prezio berezirik ez publiko mota ezta kolektibo zehatzentzat ere. Izatekotan, elkarteak webgunearen bitartez jakinaraziko du, baita egokiak ikusten dituen beste kanal batzuen bitartez ere.

·       Bazkide eta zale guztiek zelaira sartzeko beharrezkoa den egiaztagiria (abonamendua edo sarrera) aurkeztu beharko dute adina edozein izanda ere –umeak barne-, elkartea eremuaren edukiera, instalakuntzetako bertaratzea eta zaleen segurtasuna kontrolatzera legez behartuta baitago.

 

2) Erositako sarrerak itzuli edo ezeztatu daitezke?

·       Sarrera erosi eta gero, ez dira aldaketak edo itzulketak onartzen, horregatik gomendatzen da baieztatu baino lehen erosketaren zehaztasun guztiak arretaz begiratzea.

 

3) Nola lortu ditzaket nire sarrerak?

·       Internet bitartez erosiz gero, etxean inprimatzeko jarraitu beharreko argibideak jasoko dituzu posta elektronikoaren bitartez. Inprimatu baino lehen, inprimatzailea ongi konektatuta dagoela eta tinta duela egiaztatu.

·       Inprimatzerakoan arazoren bat baduzu, zelaiko txarteldegian jaso ahal izango dituzu erosketa-erreferentzia aurkeztuz.

 

4) Ez dut baieztapen emailik jaso, nola heldu naiteke nire sarrerara?

·       Emailik jasotzen ez baduzu, spam atalean begiratu ezazu. Bestela, zure erosketa kontsultatu dezakezu hurrengo orrialdean erreferentzia-zenbakia eta erabilitako helbide elektronikoa sartuz.

 

5) Dudaren bat badut, nola jarri naiteke harremanetan?

·       Zure erosketarekin erlazionatutako edozein duda kontsultatzeko idatzi ezazu tickets@sdeibar.com helbidera. Horretarako, zehaztu ezazu zure erosketaren erreferentzia-zenbakia eta zure helbide elektronikoa.

 

6) Nola eros dezaket mugikortasun urria duen edo gurpildun aulkian dagoen pertsona batentzako sarrera?

·       Mugikortasun urria duen pertsona batentzako sarrera behar baldin baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan sdeibar@sdeibar.com.

SDE / HURRENGO PARTIDA

16:00 24-11-2019
Sarrerak erosi

SDE / Agenda

22 AZ

11:00 Ipurua

Lan saioa

Ateak irekita

23 AZ

11:00 Atxabalpe

Lan saioa

Ateak irekita

24 AZ

16:00 Municipal de Ipurua

Partidua

Jardunaldia14 SD Eibar - D. Alavés

30 AZ

16:00 Estadio de Anoeta

Partidua

Jardunaldia15 Real Sociedad - SD Eibar

08 ABE

12:00 Municipal de Ipurua

Partidua

Jardunaldia16 SD Eibar - Getafe CF

Agenda ikusi