SDE / Kluba / Instalakuntzak / VIP Area

VIP Area

Londres. Ingalaterra. Futbolaren jaiolekua. XVII. mendearen bukaera. Britainia Handian lehenengo zaldun-elkarteak agertzen dira. Sozietate pribatu horietan, kideek interes eta esperientzia komunak partekatzen dituzte, hasiera batean politikaren inguruan  batez ere eta denborarekin, kirol, kultura edo enpresa gaietara eboluzionatuz.

Elkarte hauek, orokorrean, eragin handiko goi-klase britainiarraren kideentzako elkargune esklusiboak ziren. Denbora pasa ahala, topagune hauek eboluzionatuz joan dira eta gaur egun genero bazterketarik egiten ez duten sozietateak daude, gizonezkoak soilik onartzen dituztenak, edo emakumezkoak soilik onartzen dituztenak.

Sozietate gastronomikoek antzeko bilakaera izan dute eta gizon eta emakumeek otordua hartzeko tokia dira gure egunetan. Gure lurraldean hain tradizio handia duten Sozietate edo Txoko horietan, kide edo ahaideak dira jabeak.

1947ko irailaren 14an Ipurua inauguratzen da, Eibar Kirol Elkartearekin batera eboluzionatuz joan den estadioa eta gaur egun futbol-zelai bat baino zerbait gehiago dena. Hain zuzen ere, Ipurua bere taldea animatzera etortzen diren milaka eibartarren eta zale armaginen topagunea da 15 egunero. Era berean, Ipurua elkargunea da etxeko eta kanpoko jarraitzaileentzako, elkarren artean esperientziak partekatzen dituzten enpresentzako eta bertako ikasgeletan prestakuntza jasotzen duten ikasleentzako.

The Club 1947 kontzeptu bi horien loturatik jaio da: elkarte edo sozietate gastronomikoak, eta Ipurua.

The Club 1947-ren helburua da enpresa ezberdinak eta SD Eibar biltzea, elkarrekin  Hirian eta Eskualdean aberastasuna sortzeko lan egin dezaten.

Espazioak bi batzar-areto ditu, 50 pertsona inguruko edukierarekin eta ekitaldiak edo konferentziak antolatzeko teknologia-eskakizunekin.

SDE / HURRENGO PARTIDA

21:00 21-01-2019
Sarrerak erosi

SDE / Agenda

26 URT

18:30 Municipal de Butarque

Partidua

Jardunaldia21 CD Leganés - SD Eibar

02 OTS

20:45 Municipal de Ipurua

Partidua

Jardunaldia22 SD Eibar - Girona FC

10 OTS

18:30 Ramón Sánchez-Pizjuán

Partidua

Jardunaldia23 Sevilla FC - SD Eibar

17 OTS

Municipal de Ipurua

Partidua

Jardunaldia24 SD Eibar - Getafe CF

24 OTS

Estadio San Mamés

Partidua

Jardunaldia25 Athletic Club - SD Eibar

Agenda ikusi