SDE / Kluba / INSTALAKUNTZAK

IPURUA ESTADIOA

Ipurua zelaia betidanik egon da Eibar KE-ren historiari lotuta; bertan egindako obrak eta handitze lanak talde gorri-urdinaren kirol ibilbidearen islada izan dira.

Ipurua 1947. urteko irailaren 14an inauguratu zen, eta ordudanik, asko aldatu da. Eibarren sorrera datak eta zelaiaren hasierako funtzionamendu datak ez datoz bat. Eibarko futbolaren kronologian hainbat zelai egon dira, behin betikoa eraiki zen arte.

Zalantzarik gabe, Otola-erdikua izan zen ezagunena; bertan eman zituzten lehendabiziko urratsak Eibar KEaren aurreko hainbat elkartek. 40. hamarkadako lehen urteetan Eibar indartu egin zen eta zelai egonkor eta duina izateko beharra planteatu zen. Esfortzuak 1947an amaitu ziren, Ipuruako zelaiaren inaugurazioarekin.

Patuak nahi izan zuen Eibar KE eta Elgoibar KE aurrez-aurre jartzea lehendabiziko partiduan (Erregionaleko Lehen mailako lehen partidua-Costako taldea) Garai hartan elgoibartarrak ziren aurkari nagusiak eibartarrentzat. Gogoraraztekoa da Ipurua inauguratu zen arte, Eibarrek "etxeko"partidu ofizialak Elgoibarko Lerun zelaian jokatzen zituela, bi kluben arteko hitzarmen bati esker. Emaitza 0-2 izan zen elgoibartarren alde, Eulogio Echeverria (penaltyz) eta Ayestaren golekin. 

1948. urtean hasi ziren erdiko tribuna eraikitzeko lanak (Ipuruako graden lehena) eta 1951. urtean inauguratu zen. Sendotze lanik garrantzitsuenetakoa 1959. urtean egin zen: zelaia drainatu, lurra mugitu, bete, berdindu eta lurra eta belarra sendotu ziren. Lan horien aurrekontua 428.000 pezetakoa izan zen. Urte batzuk lehenago preferentzia egokitu zen eta 1970an estali; horrez gain, erdiko tribunaren aldeetako hegoak estali ziren.

1970. urtean inauguratu zen argiztapen artifizial berria. Urriaren 14an izan zen hori, Real Sociedad eta Athletic de Bilbao taldeen arteko lagunarteko partiduan eta era berean, Adiskidetasun Trofeoaren lehen edizioa ere aurkeztu zen.

1973. urtean Ipurua ondoko zelaiaren lanak amaitu ziren; hori zen taldeak entrenatzen zuen lekua eta baita harrobiko taldeen partiduak jokatzeko gunea ere; 1974. urtean ondoko zelaiaren alboan dagoen tribuna berria inauguratu zen. 1989an argiztapen berri batean inbertitu zen, ordura arte 1970ean ipinitako sistema erabili izan zen baina ez zen nahikoa, ez futbolean jokatzeko ez partiduak ikusteko. Argiztapen berria ipintzeak 16 milioi pezetako kostua izan zuen.

1980-1986 urteetan Eibarrek bost promozio jokatu zituen, eta 85-86 Ligan Bigarren B mailara igotzea lortu zuen, play offean Coria del Rio eta Badajoz taldeei irabazi eta gero. Juan Jose Arrieta bergararraren eskutik lorpen garrantzitsua eskuratu zuen Eibar KEak. Aldi berean, zelaiaren perimetroan hesi metalikoak jarri ziren. Horren kostua 2,6 milioi pezetakoa izan zen.

90. hamarkadan, Eibar KEa goienera iritsi zen, bere ibilbidea nabarmentzen hasten da estatuko futbolean (araudi eta antolaketan aldaketa nabarmenak bizi ditu futbolak garai hartan). Futbol Liga Profesionalaren jarrera garrantzitsua da, elkarteen Saneamendu Plana burutzen da eta aldi berean, elkarteak Sozietate Anonimo bihurtzen dira. Eibar KEak dirua jasotzen du Kirol Kontseilu Gorenetik eta Futbol Liga Profesionaletik Ipurua eraberritzeko, eta gerora etorriko da azpiegitura guztien modernizazioa.

1998ko udan Erdiko Tribuna berria eraikitzen hasten da; Ekialde eta Mendebaldeko Tribunak ("Ingelesa" eta "Bonbonera") handitzen dira. 1999ko udan Tribuna Orokorra, gaur egun Iparreko Tribuna dena, bota egin zen hobekuntza lanak egin ahal izateko. 99-00 denboraldi osoan tribuna hori ezin izan zen erabili lanengatik, eta 2000-01 denboraldian amaituta zeuden.

2000. urteko udanzelaiko belarra birmoldatzen da eta drainatu berriro. Gainera ureztatze sistema modernoa ipintzen da – ihinztagailu automatikoak-. Ipuruako zelaiak UEFAk ezarritako segurtasun arauak betetzen ditu.  Europako Futbol araudiak agintzen duen bezala. 103 metro ditu luzeran eta 65 metro zabaleran.

Azken urteetan Iparreko eta Ekialdeko harmailak bota eta berriz eraikitzeko lanak egin ditugu; zelai modernoagoa, seguruagoa eta eskuragarriagoa lortzeko aukera emanez. Orain, 7.083 zaletuenzat tokia du zelaiak, denak jarrita, UEFAko arauek behartzen duten bezala. Gainera, ekipamendu berriaz gain, entrenatzaile ikastaro ofizialak eta EHUren laguntzarekin eskaintzen diren futbol taldeen kudeaketarako Adituen Ikastaroa emateko Hezkuntza Gelak ezartzeko aukera eman dute lanek.

Zelaia:
Ipurua

Inaugurazioa:
1947

Dimentsioak:
103 x 65 metros

Aforoa:
6.285 localidades

SDE / Agenda

20 ABU

La Rosaleda

Partidua

Jardunaldia1 Málaga CF - SD Eibar

27 ABU

Municipal de Ipurua

Partidua

Jardunaldia2 SD Eibar - Athletic Club

10 IR

Ramón Sánchez-Pizjuán

Partidua

Jardunaldia3 Sevilla FC - SD Eibar

17 IR

Municipal de Ipurua

Partidua

Jardunaldia4 SD Eibar - CD Leganés

20 IR

Camp Nou

Partidua

Jardunaldia5 FC Barcelona - SD Eibar

Agenda ikusi