PLAN ESTRATEGIKOA 2015-17

Klubak dituen 75 urteetan bildutako esperientziarekin iritsi da Eibar prozesu honetara, baina burua zabalik duela, bai gure zaleei entzuteko, bai klub modernoena, irekiena eta gardenena bihurtzeko, gure historia, izaera eta balioak alboratu gabe.

100 parte-hartzailetik gora dituen metodologia parte-hartzailea. Klubeko masa soziala ordezkatzen duten arlo guztietatik datoz parte-hartzaile horiek, eta zuzenean ekin diote plana egiteari. Eibarrek eskualdeari eta hiriari ekar diezaiekeen onura maximizatzeko xedea dauka aipatutako planak.

Urtebeteko ikastaldiaren ostean, elitean sendotzeko une erabakigarrian dago kluba. Horregatik, SD Eibar Fundazioak kokatze estrategikorako prozesua gidatzen du. Horren bidez, honaino ekarri gaituzten balioetan oinarritutako enpresa eredu berria eraikitzeko asmoa daukagu, aldi berean, irekiagoa eta berritzaileagoa izango dena, eta parte-hartze demokratikoak eta gardentasunak ezaugarrituko dutena. Klubaren betiko balioei, hala nola, apaltasunari, lanari, ahaleginari, taldeko espirituari, elkartasunari, sakrifizioari eta hobetzeko gogoari, Plan Estrategikoaren harira txertatu diren beste balio batzuk gaineratu behar zaizkie: lidergoa-grina, bikaintasuna, marka irudia, gardentasuna, parte-hartze demokratikoa, zintzotasuna eta aniztasuna.

Eibarrek 2017ra arte izango dituen lehentasunak finkatu ondoren, sail bakoitzeko Kudeaketa Plana 2015-2016 abiarazi da, eta 2017an zehar osatuko da. Beste alde batetik, hiru mugarri eduki ditu klubeko fundazioak gidatutako Plan Estrategikoaren komunikazio- eta sozializazio-egitasmoak:

Lan-ildoak:

Honako hauek izango dira plan horren jarduera eremu nagusiak: kirol-eredua berriro zehaztea, kluba garapen ekonomiko-sozialerako motore gisa sendotzea, kudeaketa aurreraturako eredua ezartzea, Eibar marka hedatzea eta Ipurua Tallarra eraikitzea. Azken hori da klubaren proiektu estrategikoetako bat, ez baitu edukiera areagotzea eta estadioko instalazioak hobetzea bakarrik ekarriko, izan ere, Eibar modernizatzeko apustua izango da, eta beste materia batzuei zabalduko dizkie ateak, adibidez, trebakuntzari, kulturari eta bizitza sozialari.

1 KIROL EREDUA

2 GARAPEN EKONOMIKOAREN ETA SOZIALAREN MOTOREA

3 KUDEAKETA AURRERATUAREN EREDUA

4 EIBAR MARKA

5 IPURUA TALLARRA