SDE / Kluba / Klubaren Datuak

Klubaren Datuak

Posta-helbidea

Ipurua kalea, 2
20600 Eibar (Gipuzkoa)
Arreta-ordutegia: Astelehenetik ostiralera 10:00etatik 13:00etara eta 16:00etatik 20:00etara.
Telefonoa: 943 201 831
Faxa: 943 202 606
Helbide elektronikoa

.

Harremanetarako datuak departamentuz departamentu

Administrazioa

Finantzak

Marketina

Komertziala

Komunikazioa eta Protokoloa

Prentsa

Fundazioa

Bazkideen, abonatuen eta akziodunen arreta

Obra eta instalazioak

.

Klubaren jarduerak, egoitzak, ekipamenduak eta zerbitzuak

Klubak futbolarekin zerikusia duten jarduerak baino ez ditu eskaintzen, eta honako arloetan daude banatuta: Lehen taldea, CD Gasteiz, Oinarri-futbola, Futbol Eskola eta Beteranoak. 

Lehen taldeak Atxabalpe entrenamendu-zelaia erabiltzen du, Arrasateko Udalarekin sinatutako hitzarmenaren bidez. Era berean, Ipuruako instalazioak erabiltzen ditu, Eibarreko Udalak instalazioak erabiltzeko aukera laga duelako.

HARROBIA2016-17 denboraldian, 11 taldek osatzen dute Oinarrizko Futbola (emakumezko 2 eta gizoneko 9).

.

Emaitzak eta inkestak

Bazkideei edota ikusleei ez zaie poztasun- edo kalitate-inkestarik egin klubeko zerbitzuei dagokienez.

.

Klubaren urteko planak edota programak

Pasa den abenduan 2014-2017 aldirako gogoeta estrategiko parte-hartzaileko prozesua abiarazi zuen klubak, aipatu aldirako plan estrategikoa egiteko xedez. Laster, plan estrategiko berria emango da ezagutzera. Tartean dauden agente guztien iritziak jasota gauzatu da aipatu egitasmoa.

.

Segurtasun neurriak kirol ekitaldietan, animazio harmailak eta beste xehetasun batzuk

IPURUAKO ASISTENTZIA DATOAK  T15/16 Y T16/17

Ekialdeko tribunan dago animazio harmaila, eta ez dago lagunarte erradikalik. SD Eibarren afizioaren ezaugarri nagusia beste taldeetako lagunarteekin duen harreman ona da.

KLUBAK zehaztutako langile kopurua, arrisku maila bakoitzerako:

OHIKO ARRISKUA ARRISKU ERTAINA
ARRISKU BEREZIA
Segurtasun-zaindariak 23 32 37 (aldaketak izan ditzake)
Laguntzaileak 42 42 42
DYA 10 (aldaketak izan ditzake) 10 (aldaketak izan ditzake) 18 (aldaketak izan ditzake)
Udaltzaingoa 6 (según necesidades) 6 (aldaketak izan ditzake) 6 (aldaketak izan ditzake)

 

Kanpoko taldearen zaleak mendebaldeko gol eremuan kokatuko dira, eta hesi desmuntagarrien sistema baten bidez bananduta. Zelaiko obren egoeraren arabera, bai eta kanpoko zale kopuruaren eta horien egoeraren arabera ere (talde oldarkorrak edo erradikalak baldin badaude), neurri egokiak hartuko ditu klubak. Era berean, klubak zehaztuko du, kirol ekitaldi bakoitzean, zer kontrol, miaketa, segurtasuneko gailu edo bestelako neurri operatibo jarri behar diren abian, indarreko legediari jarraiki.

Jarraitzaileen jarduerak erregistratzeko liburuan inskribatuta ez dauden jarraitzaileen taldeak edo kolektiboak ez dira halakotzat hartuko, hortaz, debekatuta egongo da, kirol barrutiaren barruan, adierazpen kolektiborik edo indibidualik egitea, bai eta inskribatu gabeko taldeen elementuak erakustea ere, kolektiboak zein banakakoak izan.

Kirol barruti barruan erakutsi nahi den edozer elementu kolektibok kirolean indarkeria, arrazakeria, xenofobia eta intolerantzia prebenitzeko legedia bete beharko du.

Kirol esparruan animazioko elementu bereziak sartzeko (dunbalak, danborrak, eskuz oratzeko megafonoak edo antzekoak) jarraitzaileen jarduerak erregistratzeko liburuan inskribatutako zaleen talde edo kolektibo baten bidez egin beharko da.

Kirol barrutiaren barruan kluba babesteko adierazpenak baino ez dira onartuko, eta inola ere ez dira baimenduko pankartek edo antzeko elementuek ezaugarri komertzialak, politikoak, sozialak, erlijiosoak edo aldarrikatzaileak edukitzea, kiroletik kanpokoak badira.

SDE / HURRENGO PARTIDA

18:30 24-09-2017
Sarrerak erosi

SDE / Agenda

20 IR

13:00h · Ipurua

Lan saioa

Ateak irekita

22 IR

10:30h · Atxabalpe

Lan saioa

Ateak irekita

23 IR

10:30h · Atxabalpe

Lan saioa

Ateak irekita

24 IR

18:30H · Municipal de Ipurua

Partidua

Jardunaldia6 SD Eibar - RC Celta

01 URR

18:30H · Estadio de la Cerámica

Partidua

Jardunaldia7 Villarreal CF - SD Eibar

Agenda ikusi