EIBAR KIROL ELKARTEA

Eibar Kirol Elkartea 1940an sortutako futbol klub bat da, eta bere ibilbide luzean, futboleko maila guztietan jokatu du, erregional mailetatik hasita lehen mailaraino. Honako hauek dira kirolarekin loturiko bere mugarri garrantzitsuenak: bigarren mailan egindako ondoz ondoko hemezortzi urteak (1988 eta 2006 artean, mailako errekorra) eta 2013-2014 denboraldian lehen mailara igo izana. Egun, lehen mailan jokatzen du. 2014an kapitala zabaldu behar izan zuen futbol profesionalean jarraitu ahal izateko, eta 10.000 akziodun lortu zituen 69 herrialdetan, klubaren irudia mundu osoan ezagutarazi zuen marketin-kanpaina berritzaile bati esker. Eibarreko lehen taldeak 6.300 ikusle hartzeko gaitasuna daukan Ipurua udal estadioan jokatzen ditu partiduak; entrenamenduak, berriz, Atxabalpeko instalazioetan egiten ditu, Arrasaten. Nesken taldea ere badu, bigarren maila nazionalean jokatzen duena. Bestalde, futbol-eskola edukitzeaz gain, mutilen zazpi taldek eta nesken bi taldek osatzen dute harrobiaren egitura.

SDE / Agenda

20 ABU

La Rosaleda

Partidua

Jardunaldia1 Málaga CF - SD Eibar

27 ABU

Municipal de Ipurua

Partidua

Jardunaldia2 SD Eibar - Athletic Club

10 IR

Ramón Sánchez-Pizjuán

Partidua

Jardunaldia3 Sevilla FC - SD Eibar

17 IR

Municipal de Ipurua

Partidua

Jardunaldia4 SD Eibar - CD Leganés

20 IR

Camp Nou

Partidua

Jardunaldia5 FC Barcelona - SD Eibar

Agenda ikusi