SD Eibar Fundazioak zuzentzen duen Formakuntza Zentroa Ipurua estadioaren ipar tribunan kokatzen da. Bi gela ditu Indalezio Ojanguren kalean, beheko solairuan, eta kirola eta hezkuntza uztartzen dituen proiektu berritzaile baten emaitza da.

 

Formakuntza Zentroak prestakuntza-programa berezi bat eskaintzen hasi zen 2015-16 ikasturtean. Prestakuntza hori Liga guztian estadio batean ematen den bakarra da. Alde batetik, prestakuntza akademikoari dagokionez, futboleko aditu izateko ikastaro bat eskaintzen da Euskal Herriko Unibertsitatearekin elkarlanean. Bestalde, kirol-arloko prestakuntzari dagokionez, oinarrizko mailako eta maila aurreratuko futboleko entrenatzaile-ikastaroak ere ematen dira, Gipuzkoako Futbol Federazioarekin batera.

 

Argibide gehiago nahi badituzu edo zalantzak zein galderak badituzu, jo ezazu honako helbide honetara: fundazioa@sdeibar.eus

.

FORMAKUNTZA ESKAINTZA

.

SDE / UPV/EHU UDA IKASTAROA

SD EIBAR FUNDAZIOA

FORMAKUNTZA ZENTROA

______________________________________

+34 943 201 831  (Ext 3) 
fundazioa@sdeibar.eus

SDE / NON GAUDE?