Gure Balioak Eraikitzen

Giza-balioak SD Eibarren nortasun-ikurra dira, beste pertsonekin harremanetan jartzen garenean definitu egiten gaituztenak, eta gure jendaurreko jarrera eta hartzen ditugun erabakiak inspiratzen dituztenak. Balio horiek gure DNAren parte dira eta 1940an sortu ginenetik desberdindu egiten gaituzte erakunde eta gizabanako gisa, eta taldekide hobeak eta, azken finean, pertsona hobeak bihurtzen gaituzte. 1948an, Nazio Batuek lehenengo aldiz gizon-emakumeen funtsezko eskubideak zehaztu zituzten Giza Eskubideen Adierazpen Unibertsalean, pertsona guztien berdintasuna aldarrikatuz, beren jatorria, arraza, sexua edo erlijio-sinesmenak kontutan hartu barik.

GURE BALIOAK

Sei hitz hauek osatzen dituzte gure funtsezko balioak eta horien arabera lan egiten dugu Harrobitik gizonezkoen eta emakumezkoen Lehen Taldeetara. Egiazta ezazu ondo ezagutzen dituzula eta ez izan lotsarik zure entrenatzaileari beren esanahiari buruzko galderak egiteko, eta, erabakiren bat hartzerako orduan dudarik badaukazu, saia zaitez zure erabakia balio hauetan oinarritzen::

  • ERRESPETUA

Latineko “Respectus” hitzean du jatorria, “re” (berriro) eta “spectrum” (begiratzea) terminoak elkartuz. Gauzak berriro begiratzeari egiten dio erreferentzia, horiei buruzko lehenengo usteak onartu beharrean; lehenengo inpresioa kontutan hartuta iritzirik sortu behar ez dugula adierazten du. Pertsona errespetutsua da besteei buruzko aurreiritzirik sortzen ez duena, eta bere ingurukoekiko tolerantzia erakusten duena, euren ohiturak eta ideiak aintzat hartuz, pertsona horiek diskriminatu barik, bai eta bere jabetzakoak ez diren gauzak edo ondasun publikoak arretaz zaintzen dituena.
.


  • KONPROMISOA

Latineko “Compromessum” hitzean du jatorria eta hartutako betebehar, promesa edo eginkizuna esan nahi du. Konpromiso bat hartzen duen pertsonak bere inguruko pertsonekiko betebeharra daukala sentitzen du, horiek laguntzeko eta beraiekin lankidetzan aritzeko..

  • DISZIPLINA

Latineko “Disciplina” hitzean du jatorria, modu berean “discipulus” (dizipulu, jarraitzaile) terminotik datorrena, eta beste pertsonekin elkarbizitzeko arauak kontutan hartzearekin zerikusia dauka. Pertsona diziplinatua da bere guraso, irakasle edo arduradunei jaramon egiten diena, eta taldeetan arazorik ez egoteko eta gauzak ondo funtzionatzeko ezarritako arauak betetzen dituena..


APALTASUNA

Latineko “Humilitas” hitzean du jatorria, modu berean “humus” (lurra) hitzetik datorrena. Bertuteen aurrean (zerua), berezko ahultasunak eta mugapenak (lurrekoak) onartzearekin zerikusia dauka. Pertsona apala da bere lorpen eta bertuteei garrantzia kentzeko kapaza dena, bere gabeziak eta akatsak aitortzen dituen bitartean..


ELKARTASUNA

Latineko “Solidus” hitzean du jatorria, “solido” hitzetik eratorria, eta gauza trinko, sendo eta indartsuei egiten die erreferentzia. Pertsona solidarioa da beste pertsonen kausekin bat egiteko gaitasuna duena, bereak balira bezala..


ZINTZOTASUNA

Latineko “Honoratus” hitzean du jatorria eta esan nahi du ohorea merezi duela, bere jarrera zuzena eta osoa denean. Pertsona zintzoa da besteekiko errespetuz jarduten duena, beti egia esaten duena eta berea ez dena hartuko ez lukeena, beti lana egin duen pertsona aintzat hartuz..

SDE / HURRENGO PARTIDA

20:45 15-12-2018
Sarrerak erosi

SDE / Agenda

16 ABE

11:00 Atxabalpe

Lan saioa

Ateak irekita

18 ABE

11:00 Atxabalpe

Lan saioa

Ateak irekita

19 ABE

11:00 Atxabalpe

Lan saioa

Ateak irekita

20 ABE

11:00 Atxabalpe

Lan saioa

Ateak irekita

21 ABE

11:00 Atxabalpe

Lan saioa

Ateak irekita

Agenda ikusi