Sarrerak
NOLA IRITSI
INFORMAZIO GARRANTZITSUA - Liga HyperMotion
PARTIDAREN EGUNA
- Herritarren Arreta Bulegoa eta Txarteldegia partida hasi baino bi ordu lehenago irekitzen dira, eta partida hasi arte egongo dira zabalik. Biak Ekialdeko Tribunaren behealdean daude, 2. atearen ondoan.
- Estadioaren ateak partida hasi baino ordu bat lehenago irekitzen dira.
- Harmaila guztiek janari eta edari eskaintza duten tabernak dituzte. 5 €-tik gorako erosketak eginez gero, lehenengo kamiseta ofizialaren zozketan sartuko zara.
- Partida amaitu ondoren, gure denda ofiziala zabalik egongo da.
OHIKO GALDERAK
OROKORRENTZAKO SARRERAK: sarreren salmenta normalean La Ligak ordutegiak argitaratu eta egun batzuetara hasten da. Eskari handiko partidetarako, abonatu eta zaleentzako aurresalmenta ezartzen da. Salmenta-baldintzak partida bakoitzaren aurretik iragartzen dira SD Eibarren webgune ofizialeko Berriak atalean.
BISITARIEN ZALEENTZAKO SARRERAK: indarrean dagoen legeriarekin bat (RD 203/2010), sarreren salmenta bisitariaren Kluba/SADaren bidez egingo da, tokiko zaleengandik behar bezala bereizitako eremu batean. SD Eibarrek eskubidea du estadioan sartzea ukatzeko bisitari taldeko zaleei, beste kanal batzuetatik erositako sarrerak dituztenei eta horretarako gaitutako eremuan kokatuta ez daudenei.
MUGIKORTASUN MURRIZTUA DUTEN PERTSONENTZAKO SARRERAK: mugikortasun murriztuko sarrerak Tribuna Nagusiaren azken ilaran daude. Sarbidea kale mailatik egiten da, inolako eskailera edo oztoporik gabe. Bakarrik eskaera partikular bidez eskuratu daitezke, socios@sdeibar.com helbidera idatziz. Laguntzailearentzako sarrera (doakoa) erraztuko da.
HAURTXOENTZAKO SARRERAK (0-3 URTE): Estadio Municipal Ipuruara sartzen diren pertsona fisiko guztiek baliozko sarrera bat izan behar dute. 0-3 urteko haurtxoei, tokirik okupatu ez arren, sarrera (doakoa) emango zaie abonatu batek eskatzen badu. Bakarrik eskuratu daitezke epe barruan eskaera eginez esteka honetan: Haurtxoentzako sarrera
ELEMENTUEKIN SARTZEA: estadioak ez du kontsignarik. Motxilak, objektuak, etab. estadioan sartzea segurtasun-langileek kontrolatu dezakete, indarrean dauden arau aplikagarrien arabera.