SDE / ALBISTEAK

Vila-realen eta Real Madrilen aurkako neurketetarako sarrerak salgai

Tiketak gaur arratsaldetik aurrera daude salgai, ofizinan zein webgunean

Itzuli

22/10/2019 15:55

Salgai daude jada Vila-realen eta Real Madrilen aurka jokatuko diren neurketetarako sarrerak. Hurrengo ostegunean, hilarean 31an, Vila-real hartuko dugu etxean, eta azaroaren 9an, aldiz, Real Madril. 

Vila-realen aurkako neurketarako sarreren prezioa ondorengoa da:

  • Harmaila Nagusia 35€
  • A Zona 30 €
  • B Zona 25 €
  • Fondoak 25€
  • Haurrak edozein zonatan 15€

Era berean, eta ostirala jaieguna dela kontutan izanda, zaleek beraien familiarekin etorri daitezen animatu asmoz, sarrera bereziak jarri dira salgai, hain zuzen ere Ipar Harmailak Mendebaldekoarekin bat egiten duen kurban.

  • Heldua + umea 25€
  • Heldua + bi ume 30€
  • Bi heldu + umea 35€

Sarrera berezi hauek bulegoan soilik erosi daitezke, 9:30tatik 13:30ra eta 15:30tatik 19:00ra.

Abonatuek eta akziodunek Real Madrilen aurkakorako sarrerak erosi ditzazkete

Eibarko abonatu eta akzioduten dagoeneko erosi ditzazteke Real Madrilen aurkako norgehiagokarako sarrerak. Bartzelonaren aurka gertatu bezala, abonatuek beraien karnetarekin etortzearekin nahikoa dute, beste edozein partidutan bezala.

Urriaren 29an sarrerak edozein zalerentzat jarriko dira salgai, ondorengo prezioetan:

  • Nagusia 90 €
  • A Zona 85 €
  • B Zona 75€
  • Fondoak 65 €
  • Haurrak edozein zonatan 50 € 

Sarrerok Ipuruako bulegoetan zein webgunean erosi ahalko dira.  

SDE / HURRENGO PARTIDA

16:00 24-11-2019
Sarrerak erosi

SDE / Agenda

18 AZ

17:00 Ipurua

Lan saioa

Ateak irekita

19 AZ

11:00 Atxabalpe

Lan saioa

Ateak irekita

20 AZ

11:00 Atxabalpe

Lan saioa

Ateak irekita

22 AZ

11:00 Ipurua

Lan saioa

Ateak irekita

23 AZ

11:00 Atxabalpe

Lan saioa

Ateak irekita

Agenda ikusi