SDE / ALBISTEAK

Umeak SD Eibar Futbol Eskolan inskribatzeko epea zabalik jarraitzen du

2007 eta 2008 urteetan jaiotakoentzako plazak bukatzear daude

Itzuli

11/08/2017 11:24

Umeak SD Eibar Futbol Eskolan inskribatzeko epea zabalik jarraituko du irailaren 15era arte, baina 2007 eta 2008 plazak dagoeneko bukatzear daude.

2009an jaiotakoentzat tokia dago oraindik eta 2006an jaiotakoen multzoan neskentzako lekua besterik ez dira geratzen.

Iaz bezala, matrikula www.sdeibar.com/futboleskola webgunearen bitartez egin daiteke tableta, smartphone edo ordenagailura egokitutako formatu arin eta erosoan.

Zalantza edo galdera guztiak hurrengo e-mail helbidera bidal ditzakezue, futboleskola@sdeibar.com, edo Klubeko bulegoetara bertaratu, edo 943 201 831 telefonora deitu (1 luzapena).

SD Eibar Fundazioak Futbol Eskola sendotu egin du, gizartearen kirol eskarira moldatuz eta eskolaren funtsezko eginkizuna finkatuz, hau da, futbolaren bitartez gazteak giza-balioetan hezitzea, Klubaren nortasunaren ezaugarria.

Urteko kuota 280 eurokoa da eta neba-arrebaren bat eskolan duten horiek % 50eko deskontua izango dute. Kuota horrek gainera, entrenatzeko ekipamendu bat (kamiseta, pantaloia eta galtzerdiak), jokatzeko ekipamendu bat, kirol-jertse bat, futbol bota pare bat eta kirol poltsa bat hartzen ditu barne.

Entrenamenduak astero izango dira, Ipuruako Anexoan. Hona hemen ordutegia:

Gizonezkoa 2007: astearteetan 17.00etatik 18.30etara.

Gizonezkoa 2009: asteazkenetan 17.00etatik 18.30etara.

Gizonezkoa 2008: ostegunetan 17.00etatik 18.30etara.

Emakumezkoa 2006-2009: ostiraletan 17:00etatik 18:30etara.

Futbol Eskolan izena emateko ezinbestekoa da Eibarren edo Futbol Eskolarik ez duen Gipuzkoako beste herriren batean erroldatuta egotea.

SDE / HURRENGO PARTIDA

21:00 20-12-2019
Sarrerak erosi

SDE / Agenda

15 ABE

11:00 Atxabalpe

Lan saioa

Ateak irekita

17 ABE

19:00 Mundial 82 Logroño

Partidua

Jardunaldia1 SD Logroñés - SD Eibar

20 ABE

21:00 Municipal de Ipurua

Partidua

Jardunaldia18 SD Eibar - Granada CF

04 URT

13:00 Estadio de Mestalla

Partidua

Jardunaldia19 Valencia CF - SD Eibar

18 URT

21:00 Municipal de Ipurua

Partidua

Jardunaldia20 SD Eibar - Atlético de Madrid

Agenda ikusi