SDE / ALBISTEAK

Ulazia: "Agertoki guztiak aztertu behar dira, osasuna lehenetsiz"

Eibarreko Kontseilari Delegatuak adierazi duenez "arlo ekonomikoan sufrituko dugu"

Itzuli

04/04/2020 10:59

Jon Ander Ulazia Kontseilari Delegatuak adierazi duenez “eszenatoki ezberdinak planifikatu behar dira” Covid-19aren ondorioak direla eta, baina beti ere “futbolarien eta zelaian parte hartzen dutenen osasuna lehenetsiz”.

Prentsaurrekoaren hasieran, Ulaziak Covid-19ari aurre egiten ari diren eragile zein pertsona ezberdinekin gogoratu nahi izan du. “Gure egunerokoa errazagoa egiten ari diren pertsonei nire esker ona adierazi nahi diet”.

Era berean, “besarkada handia bidali nahi diet klubaren partez, egun hauetan senitartekoak galdu dituen jendeari, baita une gogor hauetan gaixotasunaren aurka borrokatzen ari diren guztie. Seguru nago aurrera egingo duzuela”, adierazi du kontseilariak.

2019-2020 denboraldiaren amaierari dagokionean, Ulaziak nabarmendu du “klubak eta LaLiga txapelketa berriro hasteko zein aukera dagoen aztertzen ari gara”. “Bien bitartean, funtsezko helburua ezohiko egoera hau gainditzea dugu. Eszenatoki ezberdinak aztertzen ari gara emergentzia egoera honek amaiera noiz izango duen arabera”.

“Horren baitan, agertoki posible guztiak aztertu behar dira, beti ere “futbolarien eta zelaian parte hartzen dutenen osasuna lehenetsiz. LaLigak argi utzi du txapelketa ez dela berriz hasiko gaixotzeko arriskua badago”.

Kalte ekonomikoen inguran, Ulaziak azpimarratu du “kaltea handia izango da, milioi askokoa”. Zenbatekoa den hiru eszenatokietatik aukeratzen denaren araberako izango da.

“Txapelketa behin betiko bertan behera geldituko balitz ondorio latzak edukiko lituzke. Kalte ekonomiko handiak izango lirateke, baina baita sozialak ere. Bigarren aukera zalerik gabe jokatzea izango litzateke. Ez luke hainbesteko kaltea sortuko Lehen Mailako beste taldeekin alderatuta, gure zelaia txikia delako. Baina arlo sozialean bai izango luke ondorio kezkagarria. Ikusi genuen joan den martxoaren 10ean ateak itxita jokatu genuen norgehiagokan. Ipurua ez berdina gure zaleak gabe. Eszenatoki hori ez dugu nahi inolaz ere”.

“Hirugarren agertokia denok nahi duguna da, ateak irekita jokatzea. Kasu honetan ere, geldialdiak sortutako kalte ekonomikoak izango genituzte, baina gutxienez arlo sozialean kaltea txikiagoa izango litzateke. Aukera hau da klubean gehien nahi duguna”.

“Txapelketa bertan behera geldituko balitz ikusi beharko genuke zein neurri hartu beharko genituzken klubean. Gure ardura egoera honi aurre egitea da. Alternatiba ezberdinak azterten ari gara eta ikusiko dugu nola jokatu etorkizuna argitzen doan heinean”.

“Talde guztiak ari gara gerrikoa estutzen. Ekonomikoki sufrituko dugu. Gauza bat da gihartsu egotea eta beste bat da sortu dugun ondare guztia xahutzea. Zalantza barik, arduratsu jokatuko dugu eta behin etorkizuna argitzean ikusiko dugu zein neurri hartu”.

Kirol Hiriaren inguruan galdetuta, Ulaziak adierazi du “klubak orain arte esku artean izan duen proiektu estrategikorik garrantzitsuena da”. 

“Egun, egin behar diren aldaketa urbanistikoak onartzeko baimen batzuk behar ditugu, Eusko Jaurlaritzako Ingurumen-administraritzako Zuzendaritzaren esku daudenak. Baina Verter Recycling-eko bi langile lurperatuta egonda lehentasuna nagusia hori da, normala den bezala. Hortaz, gainontzeko proiektuak bigarren plano batean daude”.

Bestalde, Covid-aren ondorioz, “eraikuntza aktibitatea ez esentziala bihurtu da. Horrek esan nahi du aste honetan zehar egin behar genituen obrak bertan behera utzi behar izan ditugula”.

Hala ere, Kontseilari Delegatuak adierazi duenez “proiektuak bere bidea jarraitzen du”. “Kirol Hiria moduluzko proiektua da. Hori dela eta, Ipuruako obretan egin den bezala, baimena ematen digu proiektuaren zenbait fase aurrera eramatea denak batera egin beharrean. Abantaila horrek egoeraren aurrean moldatzen lagunduko digu”.

SDE / Agenda

14 EK

Estadio Santiago Bernabéu

Partidua

Jardunaldia28 Real Madrid - SD Eibar

17 EK

Municipal de Ipurua

Partidua

Jardunaldia29 SD Eibar - Athletic Club

21 EK

Coliseum Alfonso Pérez

Partidua

Jardunaldia30 Getafe CF - SD Eibar

24 EK

Municipal de Ipurua

Partidua

Jardunaldia31 SD Eibar - Valencia CF

28 EK

Nuevo Los Cármenes

Partidua

Jardunaldia32 Granada CF - SD Eibar

Agenda ikusi