SDE / ALBISTEAK

Silvia Pérez emakumezkoen lehen taldeko jokalari berria

Atezain arabarra neguko bigarren fitxaketa bihurtu da

Itzuli

03/02/2020 12:59

Silvia Pérez emakumezkoen lehen taldeko jokalari berria bilakatu da. Pérez atezaina da eta neguko merkatuko bigarren fitxaketa bihurtu da, Sara Navarroren etorrera eta gero.

Eibarreko jokalari berria Gasteizko Aurrera taldetik dator. Bertan eman ditu bere lehen pausuak joan den urtean lehen taldera iritsi zen arte. Joan den denboraldia Bigarren Mailan aritu zen Pérez.

Atezaina neguko merkatuko bigarren fitxaketa izan da. Lehena, Sara Navarro, urtarrila hasieran iritsi zen Huelvako Sportingetik. Sabadellekoak amestutako debuta izan zuen elastiko armaginarekin. Izan ere, bere lehen norgehiagokan hat trick-a eskuratu baitzuen Xixoneko Sportingen kontra. Navarrok bost gol daramatza guztira jokatu dituen bost neurketetan.

Neguko leihoak Oihan Aldairen eta Olivia Anokyeren bajak utzi dizkigu. Biek ez dute jarraituko Dorronsoren agindutara. Klubak bere esker ona helarazi nahi die eskainitako konpromezuagatik eta profesionaltasunagatik.

Emakumezkoen lehen taldeak tinko jarraitzen du Liga Iberdrolara igoera lortzeko helburuan. Joan den astean Alavesi gailendu zitzaion norgehiagoka garrantzisuan. Garaipenaren ondorioz, armaginek bost puntuko aldea ateratzen diote atzetik datozen taldeei. Dorronsororen neskek hirugarren lekuan jarraitzen dute Athletic B eta Barça B taldeen itzalean. Sailkapeneko postu horrek igoera zuzena emango lieke une honetan.

SDE / Agenda

05 AP

Coliseum Alfonso Pérez

Partidua

Jardunaldia30 Getafe CF - SD Eibar

12 AP

Municipal de Ipurua

Partidua

Jardunaldia31 SD Eibar - Valencia CF

22 AP

Nuevo Los Cármenes

Partidua

Jardunaldia32 Granada CF - SD Eibar

26 AP

Municipal de Ipurua

Partidua

Jardunaldia33 SD Eibar - C.A. Osasuna

03 MAI

Ramón Sánchez-Pizjuán

Partidua

Jardunaldia34 Sevilla FC - SD Eibar

Agenda ikusi