SDE / ALBISTEAK

Sergio Álvarez: Eibarren jokatzeko aukera une egokian heldu zait

Gaur aurkeztu dute Asturiaseko erdilaria jokalari armagin berri bezala

Itzuli

01/08/2018 13:54

Sergio Álvarez, SD Eibarrek hurrengo lau denboraldietarako fitxatu duen jokalaria, bere aurkezpen ofizialean aitortu duenez, Gipuzkoako taldean jokatzeko aukera "nire ibilbide profesionalaren une egokian heldu zait".

Sporting Gijon taldetik fitxatutako Asturiaseko futbolaria gaur aurkeztu dute Ipuruan, prentsaurreko batean. Bertan, Fran Garagarza Eibarreko Kirol Zuzendariarekin batera agertu da.

"Eibarrera etortzeko aukera izan nuen lehenengo momentutik oso argi izan nuen. Banekien hemen eroso egongo nintzela eta taldera ondo egokituko nintzela. Eibarren jokatzeko aukera ikusi nuenean, Lehen Mailan gauzak hain ondo egiten ari den taldea, balio handia eman nion. Eibarrek mailarik altuenean lehiatzeko aukera eskaini dit".

Poz-pozik nago hemen egotearren. Lehenengo eta behin eskerrak eman nahi dizkiot klubari ni hemen egoteko egin duen ahaleginagatik. Nahi nuena lortu dut eta oso pozik nago hemen, lan egiten hasteko irrikan. Zentratzeko eta nire taldekideen erritmoa hartzeko gogoa daukat".

Sergiok 6 zenbakia eramango du, baina Dani Garcíaren lekua hartuko ez duela adierazi nahi izan du. "Dani Eibarrentzako jokalari oso garrantzitsua izan da. Ez nator bera ordezkatzera, baizik eta nire errendimendua ematera, nire gaitasun futbolistikoak. Taldearen beharrak ikusi ahala, entrenatzaileak eskatzen didan jokatzeko estilora moldatuko naiz. Helburua ahalik eta lasterren nire mailarik altuena ematea da, entrenatzailea zailtasunetan jartzeko. Argi dago lehiakortasun handia dagoela eta ahalegin handia egin behar izango dut jokatu ahal izateko".

Fran Garagarzak bere partez, hurrengo hau esan du: "gogorra izan da, baina azkenean lortu dugu". "Idazkaritza Teknikoak eta entrenatzaileek ondo ezagutzen genuen jokalari hau Sportingen igaro dituen urteen ondorioz. 

"Erdiko erdilari posturako lehenengo aukera zen. Pape (Diop), Gonzalo (Escalante) eta Joan-ekin (Jordán) batera, eta bakoitzak dituen berezitasunekin, erdigunea sendotuko duen jokalaria da. Gure jokatzeko estilorako oso interesgarriak diren ezaugarriak ditu".

"Ez dugu Dani Garcíarekin alderatu behar. Jokalariek berezko prozesuak, momentuak eta ibilbidea dute eta ez litzaidake gustatuko Sergiok Daniren ordezkariaren etiketa eramatea", nabarmendu du Garagarzak.

SDE / Agenda

16 ABE

11:00 Atxabalpe

Lan saioa

Ateak irekita

18 ABE

11:00 Atxabalpe

Lan saioa

Ateak irekita

19 ABE

11:00 Atxabalpe

Lan saioa

Ateak irekita

20 ABE

11:00 Atxabalpe

Lan saioa

Ateak irekita

21 ABE

11:00 Atxabalpe

Lan saioa

Ateak irekita

Agenda ikusi