SDE / ALBISTEAK

Sergi Enrichek 2022ra arte luzatu du kontratua Eibarrekin

Balearretako aurrelaria "pozik" azaldu da, etxean geratu nahi zuelako eta kolore hauek defendatu

Itzuli

10/05/2019 10:50

Sergi Enrichek 2022ko ekainaren 30ra arte luzatu du kontratua Eibarrekin, eta zazpi deboraldi egingo ditu armagin bezala, klubera 2015an iritsi eta gero.  

“Oso pozik nago. Harro nago elastiko hau defendatzen jarraituko dudalako. Etxean geratu nahi nuen, eta dena ematen jarraituko du", azaldu du Enrichek. 

“Orain dela lau urtetik klubaren konfidantza izan dut, eta oso eskertuta nago. Oso harro nago. Eibar dagoen tokian egoteko lana egin dut, klubak hori baloratu du, baita nik ere, eta alde biak zoriontsu gaude". 

Enrichek aitortu du "Premierrera joateko ilusioa ere banuen, eta aukerak ere izan ditut, baina hemen oso gustura nago, zoriontsua naiz, baloratu egiten naute, eta hori beste edozer gauzaren gainetik jarri dut". "Familia bat gara, eta Eibarren DNA mantendu behar dugu: konpromisoa, lana eta apaltasuna". 

“Nire lehen aukera Eibar izan da beti, eta hori esan izan dut orain arte. Zaleen babesa sumatzen dut, maite naute eta nik beraiek, eta taldeari babesa ematen jarraitzeko eskatzen diet, egin ohi duten bezala".

SDE / Agenda

22 ABU

10:30 Atxabalpe

Lan saioa

Ateak irekita

23 ABU

10:30 Atxabalpe

Lan saioa

Ateak irekita

24 ABU

17:00 El Sadar

Partidua

Jardunaldia2 C.A. Osasuna - SD Eibar

25 ABU

10:30 Atxabalpe

Lan saioa

Ateak irekita

01 IR

19:00 Wanda Metropolitano

Partidua

Jardunaldia3 Atlético de Madrid - SD Eibar

Agenda ikusi