SDE / ALBISTEAK

SD Eibarren Administrazio Kontseiluaren hauteskundeak ekainaren 1ean izango dira

Hauteskunde Prozesuaren Antolakuntza Batzordeak hauteskunde egutegia jakitera eman du

Itzuli

22/02/2017 20:32

SD Eibarren Administrari Kontseiluko hauteskundeak ekainaren 1ean egingo dira Astelena frontoian.

Hauteskunde Prozesuaren Antolakuntza Batzordeak eman du gaur ezagutzera informazio hau. Organo hau Klubeko Presidentearen ekimenez sortu zen orain dela hilabete eta atzo Administrari Kontseiluaren legitimitatea jaso zuen.

Batzorde hau, zeinen helburua hauteskundeen prozesua bultzatzea den, Jose Miguel Fiallegas eta Jon Ander Ulazia kontseilariek, eta Patricia Rodriguez Klubeko gerenteak osatzen dute.

Etorkizuneko Administrari Kontseilurako hautagaitzen aurkezpen epea martxoaren 24era arte egongo da zabalik gaurtik aurrera.

Martxoaren 25ean hasiko da hautagaitza ezberdinen arteko bilerak egiteko epea, Akziodunen Batzordean jarraituko diren hauteskunde baldintzak adosteko asmoz, izan ere, estatutuek ez dute ezartzen inongo irizpiderik.

Irizpide hauetan, besteak beste, hurrengo Administrari Kontseilua osatuko duten kontseilari kopurua, Akziodunen Batzordearen edo botoen uzte prozesuaren bitartez aukeratuak izango direnak.

Mendate elkartearen eskuetan dauden akzioak, kapital handitzearen lehen paketearen gordailuzaina eta Fundazioak dituena, hauteskunde prozesutik kanpo geratuko dira eta ezin izango dira erabili.

Apirilaren 10ean ezarri da Administrari Kontseiluaren bilera egitea, Akziodunen Batzar Orokorra deitzeko hauteskundeak egiteko.

Jose Miguel Fiallegasek, kazetarien aurrean, prozesu hau “kirol mailan eta maila ekonomikoan gure historiako momenturik onenean iritsi da”, adierazi du. “Hauteskundea mugarri historikoa da guretzat”.

 “Guztion ardura da prozesu honetatik Eibar minduta edo banatuta ez irtetea. Seguru gaude Kluba sendotuta irtengo dela, gizartearen babesarekin”.

Kontseilariak adierazi duenez, “prozesua demokratikoa eta gardena izango da”. “Ideia eta proiektu ezberdinen arteko konfrontazioa ona da berez. Hauteskundeak Eibar sendotzeko elementu bat gehiago izango dira”.

 “Erakundea indartuta eta sendotuta irten behar da. Gure masa sozialean konfiantza osoa daukagu, aurretik ere erakutsi duelako”.

Azken hilabetean, Antolakuntza Batzordeak antzeko prozesuak bizi izan dituen klubekin kontaktuak mantendu ditu.

Fiallegasek klub hauek eskainitako laguntza eskertu du, eta Real Sociedad eta bere gerente Iñaki Otegiri eskerrak eman nahi dizkie, “bere kolaborazio eta prestutasunagatik”.