SDE / ALBISTEAK

SD Eibarreko akziodunak abenduaren 17ko Batzar Nagusirako deituta daude

Batzarra abenduaren 17an egingo da, 19:30ean, Eibarko Coliseo antzokian

Itzuli

11/12/2015 14:34

Joango ez diren akziodunek bertaratzeko asmoa dutenen esku utz dezakete bozka-eskubidea.

Aurtengo Batzarreko berrikuntzetako bat bozketa elektronikoa izango da. Horri esker, egiten diren bozketak errazago eta azkarrago egin ahal izango dira.

Batzar Nagusira etortzen den akziodun bakoitzak erabiltzeko erraza den gailu bat jasoko du. Bertan, dagozkion akzioen datuak sartuko dira (bai bereak nola bozka bere esku utzi dutenen beste akziodun batzuenak), boto haztatu bat lortzeko. Gailu hori bozketa guztietan erabiliko da eta, hari esker, emaitzak unean bertan jakingo dira.

Batzar honek izango du beste berrikuntza bat ere: aurreneko aldiz zuzenean emango da streaming bidez eta aldi berean jarraitu ahal izango da Klubaren webgunearen eta sare sozialen bitartez.

Honako hau izango da Akziodunen Ohiko Batzar Nagusiaren gai-ordena:

Lehena.- Presidentearen txostena, Sozietatearen egoerari buruzkoa.

Bigarrena.- 2015eko ekainaren 30ean amaitu zen ekitaldiari dagozkion Urteko Kontuak, Kudeaketa Txostena, emaitzaren aplikazioa eta kudeaketa soziala aztertu eta, hala badagokio, onartzea.

Hirugarrena.- 2015/2016 denboraldiko aurrekontua aztertzea eta, hala badagokio, onartzea.

Laugarrena.- Galde-eskaerak.

Bosgarrena.- Aurreko batzarraren akta irakurri eta, hala badagokio, onartzea.

SDE / INSTAGRAM