SDE / ALBISTEAK

SD Eibarrek Maialen Axpe, Amagoia Arrieta, Pello Osoro, Mikel Linacisoro eta Odei Jainaga kirolariak lagunduko ditu

Klub armaginak hitzarmena sinatu du KIROLGIrekin hirugarren urtez jarraian

Itzuli

17/09/2019 13:41

SD Eibarrek eta KIROLGIK beste urtebetez luzatu dute beraien arteko hitzarmena, dagoeneko hirugarren urtez jarraian, eta klub armaginak Maialen Axpe (pertika), Amagoia Arrieta (Boccia) Pello Osoro (triatloia), Mikel Linacisoro (eskalada) eta Odei Jainaga (Jabalina).

Denis Itxaso, Kultura eta Kirol diputatua, Amaia Gorostiza, SD Eibarko Presidentea, eta Mikel Larrañaga, SD Eibar Fundazioko presidente ordea, Ipuruan izan dira adostasunaren nondik norakoak azaltzen, eta beraiekin batera izan dira bost kirolarietatik lau.

Odei Jainaga

21 urteko eibartarra, jabalina jaurtiketan historia egin duen kirolaria da. Izan ere, iazko otsailean 80 metroko muga gainditzen Espainiako lehen atleta bihurtu zen, 80.64 metroko jaurtiketarekin.

2017an Espainiako Txapeldun, ukabilean izan duen lesio bat tarteko berak nahi baino gehiago sufritu du aurten. 2020ko Tokioko Olinpiar Jokoak ditu buruan. Club Deportivo Eibar taldeko partaidea da.   

Maialen Axpe

Arrasateko 26 urteko pertika jauzilaria, Espainiako pista eztaliko Txapelketan, Antequeran, 4,50 metroko jauzia lortu zuen, bere marka hautsiz. Glasgloweko Europako txapelketan parte hartu du, 15. postua erdietsiz. Club Atlético San Sebastián taldeko partaidea da.

Amagoia Arrieta

45 urteko debarra, boccian emaitza izugarri onak lortutako kirolari paralinpikoa da. Espainiako txapeldun izan da bakarka zein taldeka, eta brontzezko domina lortu zuen taldeka 2017ko Munduko Irekian, Sevillan. 

2017an Gipuzkoa egokitutako kirolaririk onena izendatu zuten. 2020ko Tokioko Olinpiar Jokoetan egotea du helburu. Donostiako Dordoka klubeko partaidea da. 

Pello Osoro

27 urteko eibartarra, duatloian eta triatloian erreferente da Osoro. Urte honetan Espainiako Neguko Duatloi txapeldun izan da berriz ere, eta Italian jokatutako Munduko Txapelketan 17. sailkatu zen. Sorian jokatutako Espainiako Duatloi Txapelketan brontzezko domina lortu zuen, eta aurten hainbat txapelketa bereganatu ditu triatloian zein duatloian: Reinosa, Galizano, Anso, Phyrenea, Arbizu, Sevilla…

Mikel Linacisoro 

18 urteko eskalatzaile bergararrak ibilbide oparoa du. Zailtasun probetan Europako txapeldun izan zen 16 urtez azpikoetan 2015ean, hirugarren Munduko Txapelketan 2017an eta hirugarren Europako Txapelketan 2018an. 2019an Espainiako Kopako lehen bi probak irabazi ditu boulderren, eta Innsbrucken jokatutako Europako Irekian bigarren izan zen.

SDE / Agenda

22 URR

11:00 Atxabalpe

Lan saioa

Ateak irekita

23 URR

11:00 Atxabalpe

Lan saioa

Ateak irekita

24 URR

11:00 Ipurua

Lan saioa

Ateak irekita

25 URR

11:00 Atxabalpe

Lan saioa

Ateak irekita

26 URR

18:30 Estadio Municipal José Zorrilla

Partidua

Jardunaldia10 R. Valladolid CF - SD Eibar

Agenda ikusi