SDE / ALBISTEAK

SD Eibarrek enpresa-topaketa antolatu du Japoniako enbaxadorearekin batera

Itzuli

15/09/2017 23:32

Masashi Mizukamiren bisita aprobetxatuz, Japoniak Espainian duen enbaxadorea, Eibar Kirol Elkarteak enpresa-topaketa bat antolatu du bere instalazioetan. Bertan, Euskadiko Enpresa eta Ekonomia munduko hogei bat pertsona nabarmen bildu dira, herrialde nipondarrean merkataritza interesak dituzten euskal enpresak barne hartuz.

Mizukami, une oro Amaia Gorostiza Klubeko presidentearekin batera; Arantxa Tapia, Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako Sailburua; Javier Zarraonaindia, Industria Sailburuordea; Ainhoa Aizpuru, Gipuzkoako Foru Aldundiko Ekonomia Sustapena, Landa Ingurunea eta Lurralde Orekako Diputatua, eta Miguel de los Toyos Eibarko alkateak klubaren filosofia ezagutu, instalazioak bisitatu eta ekitaldian aurkeztu diren pertsona ezberdinekin hitz egiteko parada izan dute.

Horiez gain, ekitaldian ADEGI Gipuzkoako enpresa-elkarteak ere parte hartu du, ordezkaritza zabal batekin; horien artean, Jose Miguel Ayerza Zuzendari Orokorra. Enpresa-topaketak agerian utzi du SD Eibar enbaxadore ezin hobea dela Japoniako merkatuan sartu nahi diren enpresa euskaldunentzako eta baita Basque Country marka atzerrian sustatzeko tresna bikaina, turismoa, kultura, gastronomia eta industria barne hartzen dituen eredu berdingabearekin.

SDE / Agenda

20 UZT

10:30Atxabalpe

Lan saioa

Ateak irekita

20 UZT

18:00Ipurua

SD Eibar Vs Real Sociedad

Lagun artekoa

21 UZT

17:00Kossen (Austria)

Lan saioa

Ateak irekita

22 UZT

10:30Kossen (Austria)

Lan saioa

Ateak irekita

22 UZT

17:00Kossen (Austria)

Lan saioa

Ateak irekita

Agenda ikusi