SDE / ALBISTEAK

SD Eibar Fundazioak beste urte batez berritu du hitzarmena Egoaiziarekin

Elkarlana 2005ean hasi zen eta egun lanean dihardute Piurako proiektuan

Itzuli

26/06/2020 08:18

SD Eibar Fundazioak eta Egoaiziak eskutik lan egiten jarraituko dute hamabosgarren urtez. Fundazio eta GNE eibartarra 2005ean hasi ziren elkarrekin lan egiten. 2017tik aurrera laguntza materialaz gain, ekonomikoa izatera pasa zen. Jon Ander Ulazia klubeko kontseilari delegatuak, eta Blanca Cabezudo Egoiziako lehendarkariak aste honetan sinatu dute akordioa Ipuruan.

Egoaiziako proiektuak Piuran du kokalekua. Egitasmoak Pueblo Nuevo de Marayko (Santa Catalina de Mossa) haurren bizi-kalitatea hobetzea du helburu, kirol eskola baten bitartez.

SD Eibar Fundazioak egiten duen ekarpen ekonomikoak staff teknikoa ordaintzeko (bi entrenatzaile) eta kirol materiala erosteko balio du.

Egun, kirol teknikariek 37 mutil, 32 neska eta 26 emakumezko gazte dituzte bere arduarapean Pueblo Nuevo de Marayn. Urte honetatik aurrera, gainera, 48 haur izango dituzte Pampas de Hospital de la Región de Tumbes distritoan.

Egoaiziak sentsibilizazio eta motibazio lana egin dituzte haurren familiekin. Batez ere, osasunean eta hezkuntzan egiten dute enfasi gehien. San Catalina de Mossako Futbol Ligako Lehendakariak eta hezkuntza erakundeetako zuzendariek bilera ezberdinak egin dituzte haurren gureasoekin.

Kirol arloan Futbol Eskolak egiten duen lana honakoa da:

 

  • Kirol teknikarientzat formazioa. Horretarako lau hezitzaile dituzte Pueblo Nuevo de Marayn
  • Teknikariekin lan plana egiten da eta bi hilabetero egiten duten lanaren balorazioa egiten da
  • Lan plana martxotik abendura egiten da, astean bi egunetan. Eskola garaian formazio erritmoa lausotu egiten da.
  • Eskualde ruralean txapelketa ofizial gutxi jokatzen dira. Arrakastatsuenak herrixken artaen jokatzen direnak dira.

SDE / Agenda

06 UZT

22:00 Ramón Sánchez-Pizjuán

Partidua

Jardunaldia34 Sevilla FC - SD Eibar

09 UZT

19:30 Municipal de Ipurua

Partidua

Jardunaldia35 SD Eibar - CD Leganés

12 UZT

14:00 RCDE Stadium

Partidua

Jardunaldia36 RCD Espanyol de Barcelona - SD Eibar

15 UZT

Municipal de Ipurua

Partidua

Jardunaldia37 SD Eibar - Real Valladolid CF

19 UZT

Estadio de la Cerámica

Partidua

Jardunaldia38 Villarreal CF - SD Eibar

Agenda ikusi