SDE / ALBISTEAK

Salgai daude Sevillaren aurkako neurketarako sarrerak

Sanchez Pizjuanen izango da lehia, irailaren 9an

Itzuli

31/08/2017 06:25

Eibarrek bihar, abuztuaren 31an, jarriko ditu salgai Ligako hirugarren jardunaldirako sarrerak, hain zuzen ere irailaren 9an Sanchez Pizjuanen Sevilarren aurka jokatu beharreko partidarako.

Sarrerok 25€ko prezioa dute, eta irailaren 7ra arte egongo dira eskuragarri, bulegoko betiko orduan, 10:00tatik 13:00 arte eta 16:00tatik 20:00 arte.