SDE / ALBISTEAK

Emakumezkoen taldea handi egin nahi dugu, eta Eibarko neskeei ilusioa piztu

Alaitz eta Olatz Eibarko kapitainak dira, eta taldean eskarmentu handia dute jokalarietako bi

Itzuli

04/10/2018 14:42

Alaitz Seoane (Ermua, 1991) eta Olatz Areitio (Durango, 1994) emakumezkoen lehen taldeko kapitainak dira, eta Klubean eskarmentu handiko bi jokalari. 

Atzelariak dira biak, eta txiki txikitatik jokatzen dute futbolean; hasieran talde mixtoetan eta ondoren emakumezkoetan.

Emakumezkoen futbolari buruzko beraien iritzia eskatu diegu. 

- Nabari al duzue alderik egungo Eibar eta orain dela urte batzuenarekin?

- Alaitz: Prestatzaile gehiago ditugu eta inplikazioa ere handiagoa da. Jokalari batek min hartzen duenean fisioak eta adaptatzaileak gainean ditu, eta baita psikologa bat ere. 

- Olatz: Emakumezkoen futbolaren zein oinarrizko futbolaren aldeko apustu sendoa dagoela nabaria da. 

- Nolako garapena izan du Eibarrek azken denboraldiotan? 

- Alaitz: Aurreko urteetan taldeak Bigarren mailan maila mantentzea izan du helburu, baina joan den denboralditik goian egoteko borrokatzen dugu, eta jakina, fitxaketak, prestatzaileak, lan saio ezberdinak... Berritasun ugari izan ditugu. 

- Olatz: Fitxaketa onak egin ditugu, Lehen mailatik datozten jokalariak. Intentsitatean eta lan saioen erritmoetan nabaritzen da gehien bat, eta hori garrantzitsua da Eibarren helburuak lortzeko.  

- Orain arteko emaitzak ezin hobeak dira. Denboraldian zehar goian egoteko aukera ikusten al duzue? 

- Alaitz: Goian egoteko aukera dugula uste dut, beti ere lesio larririk ez badugu. Denboraldia luzea da eta edozer gauza gerta daiteke. 

- Olatz: Talde oso ona dugu eta goian egon gaitezkeela uste dut. Horrela lan egiten jarraitzen badugu ez dut uste arazorik izango dugunik goian egoteko. 

- Lehen B Mailara igotzeko lehen lau sailkatuen artean egon behar duzue. Hori al da helburua. Posible al da Iberdrola Ligako kanporaketa jokatzea? 

- Alaitz: Bide hontatik jarraitzen badugu igoera kanporaketa jokatzera iritsi gaitezke, baina oraindik asko falta da. Alaves bezalako talde indartsuenen aurka lortutako emaitzak esango digu hori. Hurrengo astean dugu beraien aurkakoa. Era berean, beti egon ohi da hor goian sartu daitekeen beste talderen bat. 

- Olatz: Borrokan jarraitu behar dugu. Alaves, Osasuna, Athletic B eta gu geu hor goian gaude lau lehenen artean. Kontuz ibili behar dugu besteekin ere, edozein egunetan ezustekoa eman dezaketelako. Indartsu gaude, baina oraindik ez dakigu faboritoen aurka nola egongo garen. 

- Zein maila du aurten Bigarren mailak? Taldeak indartu direla igartzen al da?

- Alaitz: Gu geu eta Alaves izan gara gehien indartu garenak.

Olatz: Osasunak oinarria mantentzen du eta ondo ezagutzen dute elkar. Athletic B maila handian dago, filial indartsua da. 

- Zer esango zenieke Eibarko neskei futbolean aritu daitezen?

- Alaitz: Futbola benetan gustatzen bazaie, ez dezatela beldurrik esan eta anima daitezela jokatzen. Gure taldeko jokalari batzuk entrenatzaileak ere badira, eta gauza asko ikasiko dituzte eta gu iritsi garen mailara edo gorago iritsi daitezkeela esango nieke, emakumezkoen futbola indarra hartzen ari delako. 

- Olatz: Emakumezkoen futbola indarra hartzen ari da, eta gero eta gehiago ikusten da. Ondo pasatuko dutela esango nieke. 

- Emakumezkoen futbola goraka doa. Noraino iritsi daiteke? 

- Alaitz: Goraka jarraitzea espero dugu, eta gure esfortzuak eta lanak etorkizuneko jokalariei lagungarri izatea nahiko genuke. 

- Olatz: Hobera doa, baina nahi biano motelago. Egia esan, ez dakit noraino iritsi daitekeen. 

- Zer suposatu du zuentzat Ipuruan jokatzeak? 

- Alaitz: Esperientzia ahaztezina izan zen. Etxean jokatzen duzu, gizonezkoen lehen taldeko aldagelan aldatzen zara... Zaleak hasieratik animatu gintuzten, eta izugarria izan zen. Ez genuen espero holako aukera izatea. Izan ere, neska gutxik jokatu dute beraien klubeko futbol zelai nagusian. 

- Olatz: Futbolean izan dudan esperientziarik onenetarikoa izan da. Haramiletan zale ugari egon zen. Lehen mailako zelai batean jokatzea ametsa izan da beti, eta zure taldekoan izatea izugarria da. Zortea izan dugu. 

-  Ikusten al duzue zuen burua Iberdrola Ligan Eibarrekin jokatzen?

- Alaitz: Ez nuke esango ezinezkoa denik, baina.... Exijentzia gehiago egongo lirateke,bidaiak. Horrelakoetan emakumeok erabaki behar izaten dugu maila horretan jokatu edo lan egin. Ikusi beharko litzateke. 

- Olatz: Oso zaila da, jauzi handia litzateke. Gainera, lana eta Iberdrola Liga uztartzea zaila litzateke, futbolak ez baitu bizitzeko ematen. 

SDE / Agenda

19 ABE

11:00 Atxabalpe

Lan saioa

Ateak irekita

20 ABE

11:00 Atxabalpe

Lan saioa

Ateak irekita

21 ABE

11:00 Atxabalpe

Lan saioa

Ateak irekita

22 ABE

13:00 Estadio Benito Villamarín

Partidua

Jardunaldia17 Real Betis - SD Eibar

06 URT

12:00 Municipal de Ipurua

Partidua

Jardunaldia18 SD Eibar - Villarreal CF

Agenda ikusi