SDE / ALBISTEAK

Michiren gol batek final erdietararako txartela eman dio emakumezkoen lehen taldeari EH Kopan (0-1)

Armaginak San Ignacioren aurka gailendu dira azken minutuetan egindako gol baten bitartez

Itzuli

12/05/2019 14:31

Emakumezkoen lehen taldea San Ignacioren aurka gailendu da Euskal Herriko Kopa IX. edizioko final laurdenetan. Pasa den kanporaketan Añorga penalti marratik gainditu ostean, armaginek talde bizkaitarrari egin dio bisita gaurkoan. Neurketak suspense puntu batekin erabaki da; izan ere, bost minutu faltan emaitza hasierakoa zen eta berriz ere penaltiak izango zirela zirudien. Lehia amaieran, ordea, Michik garaipenaren gola eskuratu dute eibartarren alde eta hala, Telletxearen neskek final erdiak jokatuko dituzte beste urte batez.

Eibarrek kontrolpean izan du lehia baina eraginkorra izatea falta izan zaio, lehen zatian batez ere. Armaginak gehiago izan dira jokoan eta abaguneak izan dituz aurretik jartzeko. Etxeko taldea, aldiz, saiatu da kontraerasoan, nahiz eta ez duen arrisku handirik eraman Santanaren ate ingurura.

Bigarren zatia hasi eta berehala, Leyrek aukera argia izan du neurketako lehena egiteko. Jaurtiketa baina kanpora joan zaio. Minutuak aurrera joan ahala, nekea gailentzen joan da bi taldeengan. Partida hutsean bukatuko zela zirudien, baina arauzko denbora betetzeko hiru minutu besterik falta zirenean, Michik garaipenaren gola egin du eta hala, Eibarrek final erdiak jokatuko ditu beste urte batez.

SDE / Agenda

19 IR

10:30 Atxabalpe

Lan saioa

Ateak irekita

20 IR

10:30 Atxabalpe

Lan saioa

Ateak irekita

21 IR

16:00 Estadio Ciutat de València

Partidua

Jardunaldia5 Levante UD - SD Eibar

22 IR

10:30 Atxabalpe

Lan saioa

Ateak irekita

26 IR

19:00 Municipal de Ipurua

Partidua

Jardunaldia6 SD Eibar - Sevilla FC

Agenda ikusi