SDE / ALBISTEAK

Mendilibarrek kontzentrazio gehiago eskatu du "akats gutxiago" egiteko

Eibarreko entrenatzaileak adierazi du Realaren fitxaketek “plus-a” eman dietela

Itzuli

28/11/2019 14:11

Jose Luis Mendilibarrek kontzentrazio gehiago eskatu die jokalariei “akats gutxiago” egiteko. Larunbatean Realaren aurka jokatuko duten derbiaren atarian, Eibarreko entrenatzaileak adierazi du “arazoa ez da akats bat egitea, baizik eta akats horrek gainontzeko jokalariengan sortzen duen konfiantza eza”.

“Jokaldi on baten ostean gola egiten badizute, aurkariaren meritua da. Baina aurkariak abagune bat sortzen dizu zure erruagatik, horrek mina egiten digu eta konfiantza galtzea ekartzen du. Horrek esan nahi du benetan zentratuta irten behar garela zelaira, nor garen eta aurrean nor dugun jakinda. Hori hobetzen badugu ziur akats gutxiago egingo ditugula”, esan du Mendilibarrek.

Realaren inguruan ere mintzatu da Zaldibarko entrenatzailea. “Egiten dituzten fitxaketek plus bat eman diote. Aurten beste urteetan ez zuten abiadura dute. Atzetik jokatzen ahalegintzen dira, ondoren aurkariaren bizkarrak hartu eta aurkako atera iristeko”.

“Etxean sendo ez zaudenean, etxetik kanpo puntuak ateratzea garrantzitsua da helburua lortzeko”, esan du Eibarreko entrenatzaileak. Mendilibarrek “betiko ideiarekin” jokatzearen aldeko apustua egingo du larunbatean.

“Aurkaria eroso badago gaizki egongo gara, arriskua sortuko digutelako. Presio ona egiteko gai bagara, eta lerroa behar denean atzera botatzen badugu irabazteko aukerak izango ditugu. Edonola ere, garrantzitsua da kontzentrazioa mantentzea eta 90 minutuak beharrezko tentsioarekin jokatzea”.

“Alavesen aurka huts eta bi galdu genuen baina erdiraketak eta erremateak egin genituen. Hori da gure ideia. Erdiraketak ateratzen baditugu gola egitetik gertu egongo gara. Erdiraketa edo jaurtiketa baten ondoren, bigarren jokaldia irabazi behar dugu eta hala aurkariaren kontraerasoa ekidin”.

“Jendea gehitzen dugu errematera, baina batzutan ez ditugu espazioak ondo betetzen. Horretan hobetzen saiatu behar gara eta erdiraketa bakoitzeko errematatzen saiatu. Ondoren, egia da errematea ekiditen saiatuko den aurkari bate gongo dela. Baina garrantzitsua area barruan jendea izatea”.

SDE / HURRENGO PARTIDA

14:00 02-02-2020
Sarrerak erosi

SDE / Agenda

29 URT

11:00 Atxabalpe

Lan saioa

Ateak irekita

30 URT

11:00 Atxabalpe

Lan saioa

Ateak irekita

31 URT

11:00 Atxabalpe

Lan saioa

Ateak irekita

01 OTS

11:00 Atxabalpe

Lan saioa

Ateak irekita

02 OTS

14:00 Municipal de Ipurua

Partidua

Jardunaldia22 SD Eibar - Real Betis

Agenda ikusi