SDE / ALBISTEAK

Mendilibar: “Ohiko jokoa egin behar dugu”

Eibarreko entrenatzaileak 19 jokalari deitu ditu Vila-realen aurkako neurketarako

Itzuli

30/10/2019 14:32

José Luis Mendilibarrek prentsaurrekoa eman du gaur Atxabalpen Vila-realen aurkako neurketaren atarian. Zaldibarreko entrenatzaileak adierazi du azken astetan egindako akatsetatik ikasi dutela eta etxean hiru puntuak ateratzeko gai ikusten duela taldea. Prestatzailearen esanetan, “ausartak izan behar gara, berba asko egin eta inoiz baino adiago egon behar dugu”.

Valladoliden aurkako neurketaren ostean, Mendilibarrek gogoeta egin du. “Egia da azkenengo bi partida ez direla hain onak izan. Batez ere, azkena”. Entrenatzailaea, ordea, jabe da azken partidan izandako akatsetaz eta badaki zer aldatu behar den. “Baloi jabetza handia izan genuen, baina gure zelaian. Horrek ez digu balio. Aurkako zelaian izan behar dugu. Ondoren, azkarrago errekuperatzeko eta aurkariari ateratzeko aukera gabe uzteko”.

Eibarreko entrenatzailearen esanetan “errekuperazioan” du taldeak hobetu beharra. “Baloia galtzen dugunean txip-a azkarrago aldatu behar dugu. Hori hobetu behar dugu. Denok joan behar gara baloia lapurtzera, goiko jokalarietatik hasita”.

Aurkariaren inguruan, Mendilibarrek onartu du Vila-real bolada onaren atzean jokamolde aldaketa egon dela. “Uste dut jokatzeko era aldatu dutela. Ikasi dute luze jokatzen eta bigarren jokaldietara moldatzen. Hortik aurrera baloia hartzen badute jokalari onak dituzte. Beren aurrelariak azkarrak dira eta ondoren, pase onak ematen dituzten jokalariak dituzte”.

Zaldibarrekoak argi du taldeak zer egin behar duen aurre egiteko. “Ausartak izan behar gara, berba asko egin behar dugu eta adi egon behar gara bizkarrak ez hartzeko. Horretan hobetu behar dugu. Jakin behar dugu noiz aurreratu lerroa eta noiz bi pausu atzera eman espaziorik gabe uzteko. Atzo eta gaur horren inguruan ibili gara hitz egiten”.

Edonola ere, Mendilibarrek argi du defentsa lanak non hasi behar diren. “Garrantzitsuena niretzat aurrekoek lan ona egitea da”, adierazi du entrenatzaileak.

Deialdia hurrengo jokalariek osatu dute: Dmitrovic, Yoel, De Blasis, Tejero, Burgos, Bigas, Oliveira, Arbilla, Cote, Pape Diop, Expósito, Escalante, Orellana, Inui, Pedro León, Charles, Kike García, Quique González eta Sergi Enrich.

 

SDE / HURRENGO PARTIDA

16:00 24-11-2019
Sarrerak erosi

SDE / Agenda

18 AZ

17:00 Ipurua

Lan saioa

Ateak irekita

19 AZ

11:00 Atxabalpe

Lan saioa

Ateak irekita

20 AZ

11:00 Atxabalpe

Lan saioa

Ateak irekita

22 AZ

11:00 Ipurua

Lan saioa

Ateak irekita

23 AZ

11:00 Atxabalpe

Lan saioa

Ateak irekita

Agenda ikusi