SDE / ALBISTEAK

Mendilibar: "Helburu berdinak ditugun taldeak gara biok"

Entrenatzaile armaginak ohartarazi du Alaves bolada onean dela

Itzuli

22/11/2019 14:05

Alavesen aurkako derbiaren atarian (igandea, 16:00) Mendilibarrek prentsaurrekoa eskainin du Ipuruan. Zaldibarko entrenatzaileak argi utzi du igandekoa ez dela partida “erraza” izango eta “zaleen babesa garrantzitsua izango da” adierazi du.

Mendilibarren esanetan, “astea ondo joan da. Pasa den astean geldirik egon zen jendea errekuperatu dugu. Txarrena Sergioren lesioa izan da, bigarren lan saioan berriz erori zen”. Horrez gain, “Zalantza bakarra Cote da. Gaur arte ez du entrenatu taldearekin. Ea bihar nola dagoen”.

Igandeko neurketa “garrantzitsua” izango da entrenatzaile armaginaren esanetan. “Liga berdineko taldeak gara, helburu berdinekin eta irabazten duenak hiru puntu gehiago eta gol average-a aldeko izango ditu”.

Talde gasteiztarraren inguruan uste du Alaves hobetzen joan dela. “Ez ziren hain ondo hasi, baina azken jardunaldietan ondo lehiatu dute. Egia da puntu gutxi gehitu dituztela etxetik kanpo baina partida onak egin dituzte. Irabazteko moduan jokatzen dute eta horrek saria emango die ziur”.

“Gure estiloaren antzekoa dute. Azken partidetan gora joan dira presioa egitera eta aurrean jende azkarra dute. Luze jokatzen dute eta bigarren baloiak ondo lantzen dituzte. Gustatzen zaie aurkakoen zelaian jokatzea”, adierazi Eibarreko entrenatzaileak.

SDE / Agenda

12 UZT

14:00 RCDE Stadium

Partidua

Jardunaldia36 RCD Espanyol de Barcelona - SD Eibar

16 UZT

21:00 Municipal de Ipurua

Partidua

Jardunaldia37 SD Eibar - Real Valladolid CF

19 UZT

21:00 Estadio de la Cerámica

Partidua

Jardunaldia38 Villarreal CF - SD Eibar

Agenda ikusi