SDE / ALBISTEAK

Mendilibar: "Gironara gure futbola egitera eta beraien zelaian presionatzera goaz. Argi egon behar dugu"

Deialdia bihar emango du entrenatzaile armaginak, baina bertan ez dira Pedro Leon eta Gonzalo Escalante egongo

Itzuli

04/10/2018 14:20

Jose Luis Mendilibar kazetarien aurrean izan da gaur, taldeak larunbatean Gironaren aurka jokatu beharreko neurketaren atarian. Entrenatzaile armaginarnetzat garrantzitsua da garaipena eskuratzea, batez ere hurrengo aste bietan jardunaldirik ez dela egongo kontutan hartuta. 

“Ondo legoke atseden astera garaipenarekin iristea, batez ere sailkapenera begiratu eta hor behean zaudela ez ikusteko, baina ez da erraza izango. Seguru nago irabaziz gero berriz ere beste talde askorekin lehian jartzen zarela hor goian", azaldu du. 

Mendilibarrek ez du uste larunbateko norgehiagoka iaz jokatutako biren antza izango duenik. "Iaz egindakoa errepikatzea zaila da. Neurketa biak oso onak izan ziren, eta horregatik da zaila. Taldeak ez dira gehiegi aldatu. Beraiek entrenatzailea aldatu dute, baina taldearen oinarria berdina da".

Orain arte lau partidu jokatu ditu Gironak etxean, bat irabaziz, beste bat berdinduz eta bi porrotekin. "Kanpoan etxean baino hobeto ari dira, baina estatistikak epe laburrera egin beharrean luzera begiratu beharra dago. Une honetan emaitza oso ezberdinak ikusten dira. Goian daudenak ez daude alde handira, eta neurketa bat irabazten duenak hurrengoan galdu egiten du... Orain arte ez da diferentzia handirik ikusi". 

Larunbateko aurkariari buruz aritu da, eta Gironako Stuani aurrelariari buruz mintzo da. "Stuani ona da area barruan, erremateetan, aurkariarekin burrukan eta posizioa irabazten. Areatik kanpo mantentzen saiatu behar dugu. Halakoetan, ordea, bere alboan dagoen Portu azaldu ohi da, espazioekin trebea den jokalaria. Gu gurera joango gara, gure futbola egitera eta aurkariaren zelaian presionatzera. Bizkorrak izan behar dugu". 

Deialdia bihar emango du Mendilibarrek, baina bertan ez dira Pedro Leon eta Gonzalo Escalante izango. "Pedro eta Gonzalo dira min hartuta dauden bakarrak. Pedrok oraindik luerako du, eta Escalantek bere tratamenduarekin jarraitzen du, fisioekin eta adaptatzaileekin lanak egiten. Atzo espezialistarekin egon zen eta lasai gaude, albisteak onak dira". 

SDE / Agenda

13 AZ

11:00 Atxabalpe

Lan saioa

Ateak irekita

14 AZ

11:00 Atxabalpe

Lan saioa

Ateak irekita

15 AZ

12:00 Tafalla

SD Eibar Vs SD Huesca

Lagun-artekoa

24 AZ

13:00 Municipal de Ipurua

Partidua

Jardunaldia13 SD Eibar - Real Madrid

30 AZ

21:00 Estadio de Vallecas

Partidua

Jardunaldia14 Rayo Vallecano - SD Eibar

Agenda ikusi