SDE / ALBISTEAK

Mendilibar: Ez dugu aurkariaren arabera gure planteamendua aldatuko

Taldeak bere jokoa egiten badu irabazteko aukera egongo dela uste du entrenatzaile armaginak

Itzuli

22/11/2018 15:57

Jose Luis Mendilibar larunbatean Real Madrilen aurka jokatu beharreko neurketa-aurreko prentsaurrekoa eman du gaur, eta argi utzi nahi izan du taldearen planteamendua ez dutela aurkariaren arabera aldatzen”.

“Larunbaterako prest gaude, aurrean zein talde izango dugun jakinda. Ondo zelairatzen bagara eta hasieran ez bagaituzte ezustean hartzen, arazoak sortuko dizkiegu. Edozein aurkariren contra egiten dugun bezala jokatzen ahaleginduko gara, nahiz eta jakin badakigun Real Madril talde handia dela eta jokalari oso onak dituela. Aurkaria zu baino hobea bada aldez aurretik nahiko ez zenituzkeen gauzak egin beharko dituzu, baina zu baino gehiago delako, ez beste edozein arrazoigatik”.

“Etxean edo kanpoan jokatzeagatik ez dugu aldatzen, esta aste batetik bestera edo Liga edo Kopa izan. Ez dugu gauza berririk egiten. Lan saioetan oso gutxitan hitz egin ohi dugu aurkariari buruz. Guk gurea egin behar dugu. Lan aldetik ere hau aste oso normala izan da, beste guztiak bezala”.

“Ez naiz erotzen. Ez dut aurkarian gehiegi pentsatzen, eta ez nago egun osoan horri bueltak ematen. Askoz hobeto egiten dut lo partidu aurreko egunean neurketa ostean baino”, aitortu du.

 “Oso argi dugu irabaztea oso zaila izango dela. Ondo irtetzen bagara zelaira eta ideiak garbi baldin baditugu irabazteko aukera izango dugu, nahiz eta aurrean zein izango dugun jakin badakigun eta edozein aukera baliatzeko gai diren. Gure ideia beraien zelaian jokatzen da, beraien areatik hurbil, eta hori lortzen badugu aukerak izango ditugu”.

Mendilibarrek argi du oso zaila izango dela. “Oso talde ona izango dugu aurrean, jokalari handiekin, jokatzen duena jokatzen duela. Beraien edozein jokalarik irabazi dezake partidua. Entrenatzaile berriarekin guztiak garaipenak izan dira, baina ez dut uste joko aldetik aldaketa askorik izan dutenik”.

Ipuruan “giro ezinhobea” egongo dela uste du Mendilibarrek. “Zaleek gure alde egingo dute. Ez dut uste beraien aurka ezer egongo denik. Real Madrilen aldeko zale asko ere egongo da, eta Eibarko elastikoen alboan Real Madrilen asko ere izango dira. Aurkariari harrera ona egingo diete. Beti berdina esaten diet gure zaleei, gure aldeko oihu egin dezaten eta aurkariarekin ahazteko”.

SDE / HURRENGO PARTIDA

20:45 15-12-2018
Sarrerak erosi

SDE / Agenda

16 ABE

11:00 Atxabalpe

Lan saioa

Ateak irekita

18 ABE

11:00 Atxabalpe

Lan saioa

Ateak irekita

19 ABE

11:00 Atxabalpe

Lan saioa

Ateak irekita

20 ABE

11:00 Atxabalpe

Lan saioa

Ateak irekita

21 ABE

11:00 Atxabalpe

Lan saioa

Ateak irekita

Agenda ikusi