SDE / ALBISTEAK

Mendilibar: "Ea astelehenean zale ugari etortzen den Ipuruara eta garaipena eskaintzen diegun"

RCD Espanyolen aurka hiru puntuak lortzea du erronka nagusi prestatzaile armaginak

Itzuli

19/01/2019 13:16

Jose Luis Mendilibar komunikabideen aurrean azaldu da gaur bere taldeak astelehenean 21:00tatik aurrera RCD Espanyolen aurka jokatu beharreko neurketari buruzko hausnarketa egiteko. Zaldibargo entrenatzaileak emaitza positiboa lortzeko lana egin dutela azaldu du, eta konfiantzakin daudela.

“Ez gaude gaizki. 22 puntu ditugu, eta bigarren itzulian puntu kopuru bera lortuz gero, 44 punturekin, maila mantenduko genuke. Uste dut puntu gehiago merezi izan ditugula, baina horretarako gola sartu behar dugu eta atzean aukerarik ez eman. Ondo jokatzen jarraitu behar dugu, baina batez ere irabazi beharra dago".

Sailkapenak ez dio gehiegi arduratzen une honetan. " Ez nau arduratzen, talde asko gaudelako puntu kopuru antzekoarekin. Rayo eta Huesca atzean geratzen zirela zirudien, baina Rayok irten du. Guk gurea egin behar dugu, gure buruarekin pentsatu eta Espanyolen aurka 3 puntuak eskuratu". 

Antsietaterik ez du taldeak. "Ez dut igartzen, ez. Jokalariei ez diegu beldur hori sartu, baina esan diegu, bai, garaipenak lortu behar ditugula. Ondo jokatzen ari garela esateak ez du esan nahi erlaxatu behar direnik. Indartsuagoak izan behar dugu. Batzuetan 1-0 irabazten ari zarela berdinduko dizuelaren beldurra etortzen zaizu, eta beldur hori iristiz gero, akabo! Beldurrik gabe jokatzen jarraitu behar dugu. Ez dugu garaipenik lortu azkenaldian, baina Barçaren aurka kenduta, galdu ere ez dugu egin". 

Asteleheneko aurkaria mendean hartzea ez da erraza izango, Mendilibarren ustez. "Oso ondo ari zen, baina azken 7 jardunaldietan kosta egin zaio. Bolada ona hartuz gero goian zaude, baina txarra harrapatzean baduzu behera egiten duzu. Bi txapelketan murgilduta dago eta horren asko desgastatzen du". 

Astelehenekoan zaleen laguntza beharko du taldeak. "Argi dago Ipurua betetzea zaila dela. Neguan gaude, hotza egiten du eta partida etxetik edo tabernan ikusi dezateke. Baina guk gurea egin behar dugu. Ondo jokatzen ari gara, irabaztea kostatzen zaigu baina iruditzen zait zaleak gustura irtetzen direla Ipuruatik. Ea zale asko etortzen den, animatzen gaituzten eta garaipena eskuratzerik dugun, behar dugu-eta".

SDE / HURRENGO PARTIDA

16:15 20-04-2019
Sarrerak erosi

SDE / Agenda

21 AP

11:00 Atxabalpe

Lan saioa

Ateak itxita

22 AP

11:00 Ipurua

Ipurua

Ateak irekita

23 AP

19:30 El Alcoraz

Partidua

Jardunaldia34 SD Huesca - SD Eibar

24 AP

11:00 Atxabalpe

Lan saioa

Ateak irekita

26 AP

11:00 Atxabalpe

Lan saioa

Ateak irekita

Agenda ikusi