SDE / ALBISTEAK

Mendebaldeko Harmailako abonatuak Levanteren aurkako neurketaren ostean hasiko dira kokaleku berrietara mugitzen

Itzuli

29/11/2018 12:30

Mendebaldeko Harmailako abonatuak abenduaren 9an Ipuruan jokatuko den Eibar – Levante neurketaren ostean hasiko dira beraien eserleku berrietara mugitzen. Bertako harmailaren eraistea dela-eta, bertan dauden abonatuak lekuz aldatu beharko dira. Bi urte baino gehiagoko antzinatasuna dutenak beste harmaila batzuetara mugituko dira, baina urte bi baino gutxiagokoei beraien abonua harmaila berria eraiki arte bertan behera utziko zaie.

Kluba hurrengo egunetan jarriko da harremanetan lanak direla-eta abonurik gabe geratzen direnekin, eta horrez gain, hiri erdian bulego bat irekiko da edozein informazio emane do zalantzak argitzeko.

Eibarrek barkamena eskatu nahi die harmailaren lanak direla-eta abonurik gabe geratzen diren bazkide guztiei, eta ahalik eta kalte gutxien eragin asmoz, zenbait abantaila emango die. Hala, Ipuruan jokatzen diren neurketetan sarrerak erosterako garaian ohiko sarrerak baino prezio merkeagoan erosteko aukera emango zaie, eta lehiatilan salgai jarri aurretik beraiei eskainiko zaizkie. Era berean, disfrutatu ezin izan duten abonuaren proportziozko kopurua itzuliko zaie, eta 2019/2020 denboraldirako beraien abonua berriz ere errekuperatzeko aukera emango zaie.

SDE / HURRENGO PARTIDA

20:45 15-12-2018
Sarrerak erosi

SDE / Agenda

16 ABE

11:00 Atxabalpe

Lan saioa

Ateak irekita

18 ABE

11:00 Atxabalpe

Lan saioa

Ateak irekita

19 ABE

11:00 Atxabalpe

Lan saioa

Ateak irekita

20 ABE

11:00 Atxabalpe

Lan saioa

Ateak irekita

21 ABE

11:00 Atxabalpe

Lan saioa

Ateak irekita

Agenda ikusi