SDE / ALBISTEAK

José Luis Mendilibar: “Lehiari ondo ekinez gero partida ona egiteko gai gara”

Itzuli

07/11/2019 13:42

José Luis Mendilibarrek prentsaurrekoa eskaini du gaur Ipuruan egindako lan saioaren ondoren. Real Madrilen aurkako neurketarako bi egun falta direnenean, entrenatzaileak adierazi du iazko partida errepikatzea zaila izango dela, baina era berean zera ohartarazi du: “lehiari ondo ekinez gero partida ona egiteko gai gara”.

Zaldibarreko entrenatzailea “normaltasunez” itxaroten ari da larunbateko neurketa. “Guretzat astea berdin doa, errekuperatzeko denbora izan dugu igandetik hona eta halako partidetan jokalariek badute berezko kontzentrazioa”.

Azken bolada ona dela eta, Eibarreko entrenatzailea zuhurtziaz mintzatu da. “Ondo gaudela beti pentsatzen duzu. Azkeneko bi lehiak onak izan dira, baina gertatu izan da horrelako bolada baten ondoren partida txarra egitea. Ondo jokatu nahi duzu, baina aurkariak ere jokatzen du”.

Neurketaren inguruan, hasiera garrantzitsua izango dela dio prestatzaileak. “Kalitate handia dute, batzutan izaten da nola hasten duten lehia. Uste dut euren futbola egiten badute hasieratik zaila izango dela aurre egitea”. Mendilibarrek, ordea, argi du Eibarrek zer esan asko izango duela. “Etxean gaude, zaleen babesa dugu. Lehenik eta behin garrantzitsua izango da ea gu nola sartzen garen neurketara”.

Entrenatzaile armaginak taldeak ildo beretik jarraitu behar duela. “Betiko Eibar izaten saiatuko gara. Ez dugu gauza arrarorik egingo. Badakigu nola jokatu eta zer egin ondo egoteko. Ondo ekiten badiogu partida ona egin dezakegu”.

SDE / HURRENGO PARTIDA

16:00 24-11-2019
Sarrerak erosi

SDE / Agenda

18 AZ

17:00 Ipurua

Lan saioa

Ateak irekita

19 AZ

11:00 Atxabalpe

Lan saioa

Ateak irekita

20 AZ

11:00 Atxabalpe

Lan saioa

Ateak irekita

22 AZ

11:00 Ipurua

Lan saioa

Ateak irekita

23 AZ

11:00 Atxabalpe

Lan saioa

Ateak irekita

Agenda ikusi