SDE / ALBISTEAK

Ipuruako Mendebaldeko harmaila eta UCOko eraikina hurrengo astean botako dituzte

Eraisketa igandeko Eibar-Celta neurketa ostean izatea adostu da, astelehenean hasita eta aste osoan zehar

Itzuli

28/02/2019 10:08

Behin zelaiaren euste lanak eta olana eutsiko duen zimendatze beharrak bukatuta, hurrengo astean ekingo zaio Ipuruako Mendebaldeko harmailaren eta orain hilabete gutxira arte UCO Kontrol Operatiboko Unitateko eraikina zenaren eraispenekin. Eraisketak eginda, Santaines kalea pareraino hondeatuko da, eta ondoren berriz ere zimendatzearekin eta hamailaren estrukturarekin hasiko dira lanean

Eibar – Celta neurketaren ostean izango da eraisketa, eta sortu daitezkeen eragozpenak direla-eta, neurketa baten ostean botatzea da egokiena. Izan ere, UCOren eraistearekin Hegoaldeko harmaileko hainbat eserlekuetan arazoak sortu daitezke, eta Mendebaldekoarekin zelaiak kalteak izan ditzazke.

UCOren eraisketareko Hegoaldeko harmailako hainbat eserleku kendu beharko dira, ahalik eta kalte gutxien eragin aldera, baina behin lan hoiek eginda berriz ere bere tokia jarriko dituzte.

Eraisketak astelehenean bertan hasiko da, martxoaren 4an, eta UCO eraikinetik hasiko da. Kontrol Operatiboko Unitateaz gain, beheko solairuan orain norgehiagoka bira arte komunikabideentzako gune mixtoa egon da bertan.

Lan hauek eginda Mendebaldeko harmaila botako da, eta aste amaierarako eraisketa lan guztiak eginda egotea espero da.  

Aste honetan bertan hainbat lan egiten ari dira, eta lehen atearen alboan zegoen estructura ere bota egin dute. Mendebaldeko harmaila estaltzen zuen olana ere aldatu egingo da, eta lanak bukatu bitartean berri bat jarriko dute.

Lan hauek guztiak aurrez ikusitako kronograma jarraitzen dute, eta Mendebaldeko harmaila, hasieratik zehaztu bezala, 2019-2010 denboraldirako prest egongo da.