SDE / ALBISTEAK

Hiru puntu garrantzitsu helburua lortzeko bidean (1-0)

Armaginak nagusi izan dira eta Valentzia mendean hartzea lortu dute

Itzuli

25/06/2020 22:19

Eibarrek Valentzia hartu du mendean Ligako 31. jardunaldian eta urrats garrantzitsua eman du helbururantz. Armaginek azken astean bildutako sentsazio positiboak baieztatu dituzte eta nagusitazunez gailendu da, amaieran alde murritzarengatik urduritasuna agertu den arren. Neurketako gol bakarra lehen zatiko hasieran iritsi da. Kondogbiak bere atean sartu du baloia korner batean.

Eibartarrak gosez atera dira berdegunera eta laster Cillessenen ate ingurura iritsi dira. Presio altau eginez, armaginek ez diote Valentziari bere zelaitik irtetea utzi. Hala, Kike Garciaren eta Coteren abisuen ondoren, lehen ordu laurdena betea zenean, heldu da Eibarren gola. Pedro Leonek eskuin hegaletik ipinitako kornerra bere atean sartu du Kondogbiak.

Mendilibarren mutilak lanean jarraitu dute. Bigarrena egiten ahalegindu dira, beren ohiko jokoa egin dute, hegaletatik iritsi dira Coteren eta Correaren presentzia ezinbestekoarekin.

Bigarren zatian, armaginek bigarren egiteko abaguneak izan dituzte. Garbien amaieran iritsi da. Edu Expositok ezker hegaletik erdiraketa arriskutsua ipini du arean eta Sergi Enrich, bikain errematatu badu ere, Cillessen atezainak geldiketa dotorea egin eta baloia kornerrera bidali du. Valentzia kontraerasoan ahalegindu da baina eibartarrak oso fin ibili dira defentsa lanetan.

Armaginak oso kontzentratuta egon dira neurketa osoan zehar eta amaieran, hiru puntuen saria eskuratu dute. Garaipenak jaitsiera postuetatik sei puntura aldentzeko balio die Mendilibarren mutilei. Datorren igandean, Granada bisitatu beharko dute bola onari jarraipena eman nahaian.

SDE / Agenda

09 UZT

19:30 Municipal de Ipurua

Partidua

Jardunaldia35 SD Eibar - CD Leganés

12 UZT

14:00 RCDE Stadium

Partidua

Jardunaldia36 RCD Espanyol de Barcelona - SD Eibar

16 UZT

Municipal de Ipurua

Partidua

Jardunaldia37 SD Eibar - Real Valladolid CF

19 UZT

Estadio de la Cerámica

Partidua

Jardunaldia38 Villarreal CF - SD Eibar

Agenda ikusi