SDE / ALBISTEAK

Helduak umeen karnetekin joan daitezke Ipuruara Espanyolen aurkako neurketan

Interesa dutenek bulegotik pasa beharko dira eta karneta sarrera baten truke emango zaie

Itzuli

17/01/2019 17:43

Helduak umeen karnetekin joan daitezke hurrengo astelehenean Ipuruan Espanyolen aurkako neurketara. Administrazio Kontseiluak asteleheneko partiduaren garrantzia ikusirik ezohiko neurri hau hartzea erabaki du, denon artean taldeari babesa eman asmoz.

Ipuruara sartzerako garaian arazorik egon ez dadin, umearen karnetarik joan nahi duen helduak bulegotik pasa beharko du, eta sarrera bana emango zaie.

Era berean, Mendebaldeko harmaileko lanak direla-eta beraien abonoa galdu duten erabiltzaileei sarrerak 5 eurotan erosteko aukera dutela gogorarazten zaie, eta Internet bidez zein bulegoan eskuratu dezakete beraien sarrera.

Publiko orokorrarentzako sarreren prezioa 15 eta 35 euro bitartekoa da, eta webgunearen bitartez zein buelgoan erosi daitezke sarrerok.

SDE / Agenda

12 AP

Municipal de Ipurua

Partidua

Jardunaldia31 SD Eibar - Valencia CF

22 AP

Nuevo Los Cármenes

Partidua

Jardunaldia32 Granada CF - SD Eibar

26 AP

Municipal de Ipurua

Partidua

Jardunaldia33 SD Eibar - C.A. Osasuna

03 MAI

Ramón Sánchez-Pizjuán

Partidua

Jardunaldia34 Sevilla FC - SD Eibar

10 MAI

Municipal de Ipurua

Partidua

Jardunaldia35 SD Eibar - CD Leganés

Agenda ikusi