SDE / ALBISTEAK

Hauteskunde-prozesuko Batzorde Antolatzailea desegin da, 2017ko hauteskunde-kanpainari hasiera emateko

Akziodunen Batzar Orokorrerako lehenengo deialdia Eibarko Astelena frontoian izango da, 2017ko maiatzaren 31an, 19:00etan eta, hala badagokio, bigarren deialdi bat egingo da 2017ko ekainaren 1ean, 19:00etan, leku berdinean.

Itzuli

12/04/2017 18:27

Gaur arratsaldean bigarren agerraldi publikoa egin du Hauteskunde-prozesuko Batzorde Antolatzaileak, SD Eibarreko José Miguel Fiallegas eta Jon Ander Ulaiza kontseilariek eta Patricia Rodríguez Zuzendari Kudeatzaileak osatzen dutena. Oraingo honetan, egutegia eguneratu dute, hauteskundetarako deialdi ofiziala jakinaraziz (SD Eibarreko webgune ofizialeko estekan argitaraturiko informazioa: goo.gl/AtrvCz) eta 2017ko hauteskunde-prozesuari buruzko azken berri eta azalpenak aditzera emanez.

José Miguel Fiallegasek hasiera batean aurreikusitako egutegia betetzen ari direla adierazi du: “Martxoaren 24rako 3 hautagaitza aurkeztu ziren: Germán Albistegik proposatutakoa, 15 hautagairekin, Amaia Gorostizak proposatutakoa, 13 hautagairekin, eta John Sagerrek proposatutakoa, bere kabuz aurkeztuko dena”.

Klubari hauteskundetara aurkeztuko diren hautagaitzak jakinarazi eta gero, Hauteskunde Batzordea hautagaiekin bildu da, euren arteko hitzarmenak lortzeko xedez. Fiallegasek aitortu duenez, “German Albistegi eta Amaia Gorostizaren kandidaturek akordio batera iritsi dira, bi parteek sinatutako akordioa eta eskritura publikoan jasoko dena. John Sagerrek, ordea, ez du akordioa sinatu. Beraz, hiru hautagaitzetatik biren arteko akordioa dago, baina John Sager ez da atxikitu”.

Pasa den apirilaren 10ean Administrazio-kontseilua bildu zen, aipatutako akordioa onartu eta Ezohiko Batzar Nagusirako deialdia adosteko.

Fiallegas letraduaren aburuz, hauteskunde-prozesua aurkeztuko diren parte guztien arteko gardentasun eta berdintasun baldintzetan garatu da: “Pozik gaude akordio bat lortu delako. Hori ona erakundearentzako, Klubarentzako eta prozesua normaltasunez burutzen dela bermatzeko”.

Azkenik, Fiallegasek Hauteskunde-prozesuko Batzorde Antolatzailea desegin dela adierazi du: “Hauteskunde-prozesua martxan jartzeko bokazioarekin eta kandidaturen arteko akordioak lortzeko helburuarekin jaio zen. Gure eginkizuna amaitu da. Hemendik aurrera, klubak eta bere langileek jarri behar dute hauteskunde-prozesua martxan. Adostutako akordioaren puntuetako bat Jarraipen Batzorde bat sortzea da, hauteskunde-prozesuaren bilakaera jarraitzeko”.

Jon Ander Ulaziak, bere partez, aipatutako hautagaiek sinatutako akordioaren atal batzuk zehaztu ditu: alde batetik “Akordioaren Helburuak” eta, bestetik, “Hauteskunde-prozesuaren Oinarriak”.

 

AKORDIOAREN HELBURUAK 

HAUTESKUNDE-PROZESUAREN OINARRIAK  

 

Azkenik, Patricia Rodríguez Zuzendari Kudeatzaileak prozesuaren alde teknikoa azaldu du: “Maiatzaren hasieran akziodun guztiei gutun bat bidaliko zaie, euren bizilekura, hurrengo dokumentazioarekin: Asistentzia/Eskuordetze-txartela, informazioa jarraibideekin, aurre-ordaindutako gutun-azala Eibarko Notariotzaren helbidearekin eta, azkenik, hautagaitzei buruzko informazioa”.  

 

Rodríguezek bozkatzeko bi aukera daudela adierazi du:

  • Fisikoki Akziodunen Batzar Nagusira bertaratzea.
    1. Pertsona fisikoa NANarekin eta bere bizilekuan jasotako Asistentzia-txartela Originalarekin (sinatuta)
    2. Pertsona juridikoa legezko ordezkariaren sinadurarekin eta bizilekuan jasotako Asistentzia-txartela Originalarekin (sinatuta)
    3. Adingabekoek akzioak euren tutorearen esku utzi ahalko dituzte, Asistentzia-txartela Originalean euren sinadura jarriz eta Familia Liburuaren fotokopia aurkeztuz
  • Bertaratu ezean, botoa eskuordetu daiteke:
    1. Aurre-ordaindutako gutun-azala erabiliz, boto-eskuordetzea Eibarko Mª Dolores García Sillero Andrea Notariotzaren helbidera bidaltzeko
    2. Zuzenean Eibarko Mª Dolores García Sillero Andrearen Notariotzara abiatuz, (Eibar 20600, Egogain kalea 12-14) eta bertan boto-eskuordetzea utziz
    3. Boto-eskuordetzeari buruzko dokumentazioa Akziodunen Batzar Nagusira joango den pertsona ordezkariari emanez
    4. Eibarreko bulegoetara abiatuz, (Ipurua kalea 2, Eibar) eta bertan boto-eskuordetzea aurkeztuz. Eskuordetze horiek Eibarko Notariotzan utziko dira maiatzaren 26an, 20.00ak baino lehen.

Azkenik, bozkatze-prozesua eskuz egingo dela baieztatu da, Akziodunen Batzar Nagusiaren iraupena luzatuz. Era berean, Akziodunen Batzar Nagusira joan nahi diren interesdunen akreditazio-prozesua bizkortzeko xedez, Astelenako ateak denbora nahikoarekin irekiko dira.

Prozesuaren gardentasuna bermatzeko, LaLigako teknikoek eta Eibarreko Notariotzak berak etapa guztiak gainbegiratuko dituzte.

Klubak gogoratzen du akziodunen datuak eguneratzeko epea ireki dela. Informazio guztia hurrengo estekan: goo.gl/Yp4IGP

SDE / HURRENGO PARTIDA

13:00 19-10-2019
Sarrerak erosi

SDE / Agenda

16 URR

11:00 Atxabalpe

Lan saioa

Ateak irekita

17 URR

11:00 Ipurua

Lan saioa

Gimnasioa + Bideoa

18 URR

11:00 Ipurua

Lan saioa

Ateak irekita

19 URR

13:00 Municipal de Ipurua

Partidua

Jardunaldia9 SD Eibar - FC Barcelona

20 URR

11:00 Atxabalpe

Lan saioa

Ateak irekita

Agenda ikusi