SDE / ALBISTEAK

Gol festa armagina Kayserisporren aurkako lagunartekoan

Armaginak nagusi izan dira, eta 5-2 gailendu dira Austriako stageko bigarren neurketan

Itzuli

21/07/2019 20:22

Eibarrek 5-2 irabazi du Kayserispor talde turkiarraren aurka Austriako Stageko bigarren lagunartekoan. Pedro Leonek, Kike Garciak (2), De Blasisek eta Charlesek egin dituzte armaginen golak

Mendilibarrek bihar Bayer Leverkusenen aurka zelairatutako hamaikakoa goitik behera aldatu du, baina taldeak ez du nabaritu, eta jaun eta jabe izan da. Ordun laurdena pasa eta gutxira egin du aurrenekoa Eibarrek, Pedro Leonen bitartez. Mulakoak Pedro Bigasen pase luzea jaso, bikain kontrolatu eta jaurtiketa gurutzatu bati esker aurretik jarri du taldea, aurrendeboraldiko bere hirugarren gola eginez beste hainbeste neurketatan. Kayserisporrek laster berdindu du, baina Kike Garciak gola egin du, eta taldea aurretik joan da atsedenaldira (2-1). 

Bigarrena hasi eta berehala De Blasisek hirugarrena egin du, buruz, Pedro Leonen erdiketa bikain bat baliatuz. Quique Gonzalez azken fitxaketak ere minutuak izan ditu, armagin bezala debuta eginez -22 minutu jokatu ditu, eta Charlesi tokia utzi dio, aurreikusi bezala-. 

Turkiarrek aldeak murriztu dituzten arren, Eibarrek beste gol bi egin ditu, Kike Garciaren eta Charlesen bitartez, azkenean 5-2 nagusituz. 

SDE / Agenda

24 ABU

17:00 El Sadar

Partidua

Jardunaldia2 C.A. Osasuna - SD Eibar

01 IR

19:00 Wanda Metropolitano

Partidua

Jardunaldia3 Atlético de Madrid - SD Eibar

15 IR

12:00 Municipal de Ipurua

Partidua

Jardunaldia4 SD Eibar - RCD Espanyol

22 IR

Estadio Ciutat de València

Partidua

Jardunaldia5 Levante UD - SD Eibar

25 IR

Municipal de Ipurua

Partidua

Jardunaldia6 SD Eibar - Sevilla FC

Agenda ikusi