SDE / ALBISTEAK

Garitano: "Partidu berdindua izango dela uste dut"

S.D. Eibarren teknikoa, Gaizka Garitano, nahiz eta Eibarren eta Alavesen arteko diferentzia sailkapenean, biharko neurketa armaginentzat "ligako lehen neurketa" bezela izango da, "ezin da jakin zer gertatuko den" baieztatu du entrenatzaileak

Itzuli

20/12/2013 13:34

"Partidu berdindua izango dela uste dut, eurak irabaztetik eta sentsatzio onak lortzeaz datoz, gure antzera, baina 9 puntuko diferentzia izateak...ez zait larregi iruditzen" nabarmendu du Garitanok gaur goizean datorren jardunaldiari buruz.

Bestalde, biharko neurketa taldearentzat ez dela neurketa arrunta izango onartu du entrenatzailea armagina, derbi guztiak bezela, bere ezaugarriak bereziak dira:

"Ez dugu esango beste partidu bat dela, argi dago 3 puntu bakarrik daudela jokoan baina gertaerak zertxobait bereziak dira, ribalitatea dago, horrenbestez irabazten saiatuko gara eta beste egunean sorturiko sentsazioekin jarraitu".

Hurrengo partidu honi begiratuz, Garitanok badaki ez dela beste egun batzuetako Alaves izango eta taldea eraldatu dela esan du: "Alaves asko aldatu da, sistema, jokalariak, onera edo txarrera aldatu dela hori liga amaieran ikusiko da, baina talde hona dauka eta postu horretatik irtengo dira ziur, espero gure aurka ez berpiztea".

Balantze guztietaz aparte, Gaizka Garitanok bere taldearengan konfidantza du baina argi dauka ezin dela erlaxatu: "Gauzak ondo egin ditzakegula pentsatzen dugu baina ez goaz hazita. Guretzako partidu oso garrantzitsua da, ez goaz lasai eta konfiatuta ere, Alaves bezainbeste daukagu jokoan eta jakin behar dugu gu %100 ez bagaudela ez dugula ezer aterako handik. Gauzak ondo eginda aukerak izango ditugu, baina oker egongo ginateke Alaves baino egoera hobeagoan goazela pentsatzen badugu, oso aldakorra baita".

SDE / Agenda

05 AP

Coliseum Alfonso Pérez

Partidua

Jardunaldia30 Getafe CF - SD Eibar

12 AP

Municipal de Ipurua

Partidua

Jardunaldia31 SD Eibar - Valencia CF

22 AP

Nuevo Los Cármenes

Partidua

Jardunaldia32 Granada CF - SD Eibar

26 AP

Municipal de Ipurua

Partidua

Jardunaldia33 SD Eibar - C.A. Osasuna

03 MAI

Ramón Sánchez-Pizjuán

Partidua

Jardunaldia34 Sevilla FC - SD Eibar

Agenda ikusi