SDE / ALBISTEAK

Garaipenak ihes egin dio Eibarri azken hatsean (1-2)

Esku hutsik zoritxarreko amaiera baten ondoren

Itzuli

17/03/2019 14:30

Eibarrek Real Valladoliden aurka galdu du Ligako 28. jardunaldian. Zoritxarreko amaiera izan du armaginentzat neurketak; izan ere, lehia kontrolpean izan eta gero, Valladolidek markagailua iraultzea lortu du azken minutuetan. Orellanak taldea aurreratu bigarren zatiaren hasieran baina ostera, Verdek penalti marratik eta Guardiolak garaipena eman diote Pucelako taldeari.

Eibar gehiago izan da norgehiagoka osoan zehar. Baloia zuhurtzia handiz mugitu du eta arriskuarekin iritsi da aurkako areara. Laster iritsi dira eibartarren lehen aukerak. Enrichek burukada eder batez saiatu da lehenik, eta ondoren, Jordánek jaurtiketa ezinhobea egin du baina ez da gai izan Masip gainditzeko. Bien bitartean, Real Valladolid kontraerasoan saiatu da. Planok abagune ona izan du baina atsedenaldira hutsean zen markagailua.

Bigarren zatian, armaginak golaren bila irten dira eta erdiraketa onen bitartez, Real Valladolid bere ate azpian sartu dute. Hasi eta berehala, iritsi da eibartarren gola. Charlesek bigarren zutoinean burukatu du Coteren erdiraketa eta Orellanak sare barrura bidali du baloia. Ostera, Enrichek abagune paregabe izan du lasaitasunaren gola egiteko baina Masipek erantzun bikaina eman dio aurrelariaren jaurtiketari.

Eibarrek partida kontrolpean zirudinean iritsi da amaierako emaitzan eragin handia izango zuen jokaldia. Epaileak penaltia adierazi du Real Valladoliden alde eta Verdek ez du hutsik egin. Berdinketa kolpe latza izan da jokalarientzat, baina neurketa berdinketarekin amaituko zela zirudinenean, Guardiolak bigarren egin du Pucelako taldearentzat. Hala, Eibar esku hutsik gelditu da azken hatsean.

SDE / J28 LaLiga Santander

  • Dmitrović
  • N. E. Ramis
  • Cote
  • R. Peña
  • Arbilla
  • P. Diop
  • Cucurella (85')
  • Orellana
  • Jordán (93')
  • Charles L. (71')
  • Sergi Enrich

Ordezkoak

  • Riesgo
  • De Blasis (90+3')
  • Bigas
  • Escalante (71')
  • Marc (85')
  • Paulo
  • Kike G.
  • Masip
  • K. Olivas
  • Moyano (82')
  • Calero
  • Nacho
  • Óscar Plano
  • Keko Gontán (65')
  • Míchel (59')
  • Rubén Alcaraz
  • Sergi Guardiola
  • Anuar

Ordezkoak

  • Verde (65')
  • Joaquín
  • Duje Cop
  • Antoñito (82')
  • Hacen
  • Samuel Pérez
  • Enes Ünal (59')

Estadioa

Municipal de Ipurua (3.956 ikusleak)

Gol

  • 1-0 (54'). Orellana
  • 1-1 (90+1'). Verde (p)
  • 1-2 (90+3'). Sergi Guardiola

Epailea

David Medié Jiménez …. zigortu zuenCote (50'), Dmitrović (90'), Orellana (90+2'), Marc (90+7') -rena SD Eibar y Anuar (67'), Rubén Alcaraz (74') -rena R. Valladolid CF.

SDE / HURRENGO PARTIDA

21:00 20-12-2019
Sarrerak erosi

SDE / Agenda

11 ABE

16:30 Ipurua

Lan saioa

Ateak irekita

12 ABE

11:00 Atxabalpe

Lan saioa

Ateak irekita

13 ABE

11:00 Atxabalpe

Lan saioa

Ateak irekita

14 ABE

18:30 Estadio San Mamés

Partidua

Jardunaldia17 Athletic Club - SD Eibar

15 ABE

11:00 Atxabalpe

Lan saioa

Ateak irekita

Agenda ikusi